Mariasun Elosegi Kortadi
Donostia (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Sarroeta kaleko Aingeru etxean jaio zen, Martuteneko eremu hori Altza herriko parte zen garaian. Zortzi senidetan nagusiena izanik, etxeko kargu egitea egokitu zitzaion. 11 urte arte ibili zen eskolan, lehenengo eskola txikian eta gero mojekin, dena erdaraz. 19 urterekin goma fabrikan hasi zen lanean. Handik denbora batera moja sartu nahi izan zuen, baina ez zitzaion gustatu, eta segituan irten zen. Goma fabrikara itzuli zen. Ahizpa “pantalonera” zen, eta harekin galtzak josten ere ibili zen, etxean. Ezkongabea da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-038 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute