Donostia (Gipuzkoa)

Goma lantegia

Goma lantegia <p>19 urterekin Sarrueta pasealekuko goma lantegian hasi zen lanean Mariasun. Abarkak, belakiak ("esponjak") eta zigiluak bustitzeko belakiak egiten ziren lantegi horretan. 15-16 langilek egiten zuten lan bertan, eta lan guztia eskuz egin behar izaten zen. Astean, 40 pezeta irabazten zituen. Hiru urte egin zituen lantegi horretan lanean Mariasunek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-038-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

19 urterekin Sarrueta pasealekuko goma lantegian hasi zen lanean Mariasun. Abarkak, belakiak ("esponjak") eta zigiluak bustitzeko belakiak egiten ziren lantegi horretan. 15-16 langilek egiten zuten lan bertan, eta lan guztia eskuz egin behar izaten zen. Astean, 40 pezeta irabazten zituen. Hiru urte egin zituen lantegi horretan lanean Mariasunek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Modista zeon aldameneko etxian bizi zan?
-Bai ta gero fabrikan, hemeretzi urtekin fabrikan lanian.
-Ze fabrika?
-"Fabrica de gomas".
-Eta hori nun zeon?
-Hemen ixkiñan bertan. Paseo de Sarrueta uain "numero dos".
-Eta hor gomak, zer zertako?
-Iten zian albarkak, esponjak eta "mojasillos" o dalaku hoiyek. Ta hoi dena guaiziakin dena, oain makinak daude baiño hor dena guaiziakin iten genun.
-Dana eskuz orduan.
-Dena eskuz, bai.
-Eta zenbat langille ziñeten han, asko?
-Bai, hamabost hamasei izate genitun.
-Dena emakumiak ala?
-Gizonak eta emakumiak. Albarkakin ta bian, gizonak, eta esponjakin da haiyek, goiyen, emakumiak.
-Eta orduan gutxi, jornala txikia izango zan?
-Bai, kuarenta. Berrogei pezta.
-Berrogei pezta?
-Astian.
-Astian? Eta zenbat denbora in zendun han lanian?
-Hor lanian nik in nun, hiru bat urte? Hiru bat urte, bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia