Donostia (Gipuzkoa)

Lantegian nagusia ez zegoenean alferkerian

Lantegian nagusia ez zegoenean alferkerian <p>Lizarriturri xaboi-lantegian lanean hasi zenean, 473 langile ziren. Arduradun bakoitzak bere laguntzailea zuen. Nagusia falta zenean, askotan atseden hartzen egoten ziren (egunkaria irakurtzen, lo kuluxkan...). Don Manuel Rezola zen nagusia eta oso zorrotza zen. Langile gehienak baserritarrak ziren eta txapel eta guzti joaten ziren lanera, baina don Manuel azaltzerakoan txapela kendu behar izaten zuten berau agurtzeko. Behin, don Manuel ohikoa zuen ordua baino lehenago lantegira azaldu eta upelgilea eta haren laguntzailea alferkerian harrapatu zitueneko anekdota kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lizarriturri xaboi-lantegian lanean hasi zenean, 473 langile ziren. Arduradun bakoitzak bere laguntzailea zuen. Nagusia falta zenean, askotan atseden hartzen egoten ziren (egunkaria irakurtzen, lo kuluxkan...). Don Manuel Rezola zen nagusia eta oso zorrotza zen. Langile gehienak baserritarrak ziren eta txapel eta guzti joaten ziren lanera, baina don Manuel azaltzerakoan txapela kendu behar izaten zuten berau agurtzeko. Behin, don Manuel ohikoa zuen ordua baino lehenago lantegira azaldu eta upelgilea eta haren laguntzailea alferkerian harrapatu zitueneko anekdota kontatzen du.

Transkripzioa

Ni Lizarriturrin hasi nitzanean 473 persona giñan. Laurehun, e! Baiño, ordun, enkargatu bakoitzak bere aiudantia izaten zun. Enkargatuak bere aiudantia. Eta honek´e, tonelero honek´e, ba, halaxe zan, bea´re zan tonelero, baiño bere aiudantia zakan. Nausiyak, nausiyak beti kostunbria izaten zun fabrikatikan buelta ematia egunero-egunero-egunero eta beti ordubete baten pasatzen zan. Eta bazekiten ze ordutan pasako zan, eta bakoitzak, ba, bere gauzak, batzuk periodikua letu o beste batzuk lo-kuluxka egin o, tranpak. Nola aiudantia bazuten, ba, badakizu, hoi beti izandu dia ta izango dia. Eta halaxe. Eta halako baten, nausiya, don Manuel Rezola zan. Don Manuel Rezola. Baiño zan… Alemanin formatu zan eta zan hola. Baiño zuzena! Baiño hola, e! Danak ibiltzen zitun…! Eta ordun, langilliak-eta, askok, danak baserritarrak izaten zian, gehientsuenak, Igeldo aldetikan-eta etortzen zian, ta danak txapelakin. Txapela ibiltzen zuten gaiñen. Eta txapelakin lanian-ta egoten zian. Baiño don Manuel azaltzen… don Manuel azaldu ta txapela kentzia biyak gauz bat zan. Txapela kendu behar zan, ta “Egun on, don Manuel”, ta iya-iya kuartelian bezela jarri bihar izaten ziñan zutik, “Egun on, don Manuel”. Geo, ba, beak esaten zuna aitu behar. Halako baten, egun baten, ez dakit zeatik, don Manuel, ba, zortzitan pasatzeko kostunbria baldin bazun, goizeko zazpitan pasa zan. Etxetikan, ez dakit, ba, gaizki lo ingo zun o ez dakit ze arraio, ta etorri zan ta zazpitan pasa zan. Eta pasatzen da ta aurreneko tallerra zan toneleriya. Alleatzen da ta han billatzen ditu tonelerua —momentu hontan bere izena ez naiz gogoratzen, baiño beti… katxis la… bueno—, tonelerua eta bere aiudantia. Aiudantia zaku bat bota ta etzan eta lo. Aiudantia lasai. Eta bestia periodikua letzen. Eta han atian “dda!”, don Manuel. “¡Buenos días!”; zutik derrepente! Periodikua utzi ta zutik! “Buenos días, don Manuel” harek. Eta don Manuelek esan zion: “¿Qué haces?” ta “Nada, don Manuel”. Klaro, […]. “¿Y tú?” esan zion bestiai, etzanda zeon ta, “Yo le estoy ayudando”. Ez al da polita?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia