Donostia (Gipuzkoa)

Xaboia koipearekin egiten zuten

Xaboia koipearekin egiten zuten <p>Lizarriturri xaboi-lantegian koipearekin egiten zuten xaboia, galdara handietan. Espainia guztitik ekartzen zuten koipea, upeletan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lizarriturri xaboi-lantegian koipearekin egiten zuten xaboia, galdara handietan. Espainia guztitik ekartzen zuten koipea, upeletan.

Transkripzioa

Ba, iten zan, jaboia iten zan kalderatan, kaldera haundi batzutan, eta harea botatzen zan, ba, badakizu, grasa, koipia. Koipia. Españi guztiko [partetatikan] ekartzen genun koipia barriketan. A! Gero kontatuko dizut gauz bat polita, oso polita da. Barriketan etortzen zan sebua. E? Koipia; baiño arkume sebua ta behian grasak eta danak. Ta mataderi… hiltegi guztitikan ta Españi guztitikan biltzen zan. Eta etortzen zian: batek bialtzen zitun zazpi, beste batzuk berrogei, beste… barrikak. Barrikak kamioietikan bota ta batzuk lehertu egiten zian eta, ordun, fabrikan genun tonelero bat. Tonelero bat.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia