Lantegian nagusia ez zegoenean alferkerian<p>Lizarriturri xaboi-lantegian lanean hasi zenean, 473 langile ziren. Arduradun bakoitzak bere laguntzailea zuen. Nagusia falta zenean, askotan atseden hartzen egoten ziren (egunkaria irakurtzen, lo kuluxkan...). Don Manuel Rezola zen nagusia eta oso zorrotza zen. Langile gehienak baserritarrak ziren eta txapel eta guzti joaten ziren lanera, baina don Manuel azaltzerakoan txapela kendu behar izaten zuten berau agurtzeko. Behin, don Manuel ohikoa zuen ordua baino lehenago lantegira azaldu eta upelgilea eta haren laguntzailea alferkerian harrapatu zitueneko anekdota kontatzen du.</p>