Donostia (Gipuzkoa)

Hiru gizon kupel batean gordeta

Hiru gizon kupel batean gordeta <p>Gerra garaiko oroitzapenak. 11 urte zituen orduan Mariasunek. Santio menditik eta Ametsa gainetik tiroka aritzen zirela gogoratzen du. Tiroketak izaten zirenean, atzeko baserriko ukuiluan gordetzen ziren. Mariasunen aita eta beste bi gizon kupel handi baten barnea egon ziren ezkutatuta. "Gorriekin" zer harreman zuten kontatzen du. Auzoko gizon bat makila batean zapi zuri bat jarrita joaten omen zen etxera, tiroek jo ez zezaten. Erreketeak Astigarraga aldetik sartu zirela dio. Jendeak ihes egin zuen Astigarragara, Bilbora...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-038-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaiko oroitzapenak. 11 urte zituen orduan Mariasunek. Santio menditik eta Ametsa gainetik tiroka aritzen zirela gogoratzen du. Tiroketak izaten zirenean, atzeko baserriko ukuiluan gordetzen ziren. Mariasunen aita eta beste bi gizon kupel handi baten barnea egon ziren ezkutatuta. "Gorriekin" zer harreman zuten kontatzen du. Auzoko gizon bat makila batean zapi zuri bat jarrita joaten omen zen etxera, tiroek jo ez zezaten. Erreketeak Astigarraga aldetik sartu zirela dio. Jendeak ihes egin zuen Astigarragara, Bilbora...

Transkripzioa

-Eta gerra etorri zanian zu oso ondiokan txikiya o?
-Hamaika urte.
-Hamaika urte neskatilla bat. Ta ze gogoratzen dezu, gogoratzen dezu zerbait?
-Bai, Santiomenditikan tiroka. Gero Ametzen gaiñetikan'e tiroka.
-Eta zuek izkutuan?
-Gu ba gordetzen giñan ba ukuilluan. Gu etxeko ukuilluan ez atzeko etxian ukuilluan gordetzen giñan, eta han eman... Oso ondo portatu zian guekin "gorriyak". Ekartzen ziun txoixua ta ogiya. Esnia nola dakanai, baiño aitak, ta beste bi gizon kupelan barrenen sartuta eondu zian.
-A bai e? Bakoitza kupel baten ala?
-Ez ez, hirurak kupel batian.
-Hirurak, orduan kupela haundiya izango zan?
-Bai. Kupela haundiya. Eta ya pasatzen zienian ordun abixatzea juten giñan zergatikan bestela sagarduen... eztakit nola esan.
-Bitza edo?
-Ez, "el gas que tiene eso". "Por eso íbamos y entonces salían ellos". Y Ramon Exquerra, hoi makil luze batekin eta puntan trapu txuri batekin, hua, han tiruak ez jotzeko bestela Ametza gaiñetikan tirua botatze ziyon harri.
-Eta hori etxera juteko, banderakin juten zan orduan?
-[...] Ramon Exquerra.
-Ta hemen asko iraun zun tiroteo horrek ala?
-Ez, ez, gutxi.
-Gutxi, baina beldurra ikaragarriya ez?
-Bildurra aber, gero etorri zian "reketiak" o dana dalako hoyek etorri zian.
-Eta nundik sartu zian, ze aldetatik etorri zian edo?
-Astiarraa aldetik etorri zian.
-Eta asko zian?
-Ez dakit, ez dizut esango zenbat baiño bastante bai, bazian.
-Ta jende asko jun zan, karo hemen ez zan jende asko bizi baiña jende asko jun zan kanpora ihes eginda eo?
-Atiarraa aldea hemendikan Astiarraa aldea jun zian, ta geo bestiak Donosti aldea're bai, jun zian osea, Bilbao aldea, baiño gero etorri zian.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia