Donostia (Gipuzkoa)

Igandero mezara

Igandero mezara <p>Igandero joaten ziren mezara Aieteko kaperara, goizeko zazpietan eta eguerdiko hamabietan. Erlijioak indar handia zuen orduan, dena lotzen zen elizarekin, dena zen pekatu. Halere, askotan ez zituzten errespetatzen elizaren esanak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandero joaten ziren mezara Aieteko kaperara, goizeko zazpietan eta eguerdiko hamabietan. Erlijioak indar handia zuen orduan, dena lotzen zen elizarekin, dena zen pekatu. Halere, askotan ez zituzten errespetatzen elizaren esanak.

Transkripzioa

-Ta gero, zuek, mezetara ta jungo ziñaten?
-Juan Joxe: Bai, bai.
-Orduan e jende guztia juten zan?
-J.J: Bai, bai, bai.
-Ta nora juten ziñaten?
-J.J: Aiyetea. Hor do, eliza oandikan'e, hoi.
-Seberiana: Aiyetea, kapilla zan ordun e, ez zan parrokiya oan parrokiya deu baiño ordun kapilla zan.
-Eta, igandero juten ziñaten?
-S: Igandero, jun biharko!
-J.J: Biharko, ta gaiñea ordun apaiz harrek'e...
-S: Goizeko zazpitan e! Goizeko zazpitan ta geo zan bestia hamarretan.
-J.J: Bai, goizian zazpitan ta geo bestia hamarretan izaten zan ordun.
-Eta apaiza ze eoten zan, kontrolatzen?
-S: Bai, bai, bai, bai.
-J.J: Apaiza gaixtua zan hua e...
-S: Apaiza, diruzalia.
-J.J: Demostracio Iriarte.
-Ta, zorrotza hori're orduan? Gogorra?
-J.J: Hua, sermoiya ematea're pulpitoa iyotzen zanian, beti goitikan han aitzen zan lerdia daiola eh, hoi lerdia daiola ez zan gaizki aitzen hua baiño... Danai bijilatzen e, danai zea, bua! Hua...
-Orduan e, erlijioak indar haundia zun, ezta?
-J.J: Bai, bai.
-Den dena lotzen zan elizakin-eta, erlijiyuakin eta, dena pekatu?
-S: Bai, bai, bai.
-J.J: Bai, bai, bai, bai.
-Ta hor e, elkarrekin dantza itia ta? Hori're pekatu izango zan?
-S: Bai baiño jendia ibiltzen zan halare.
-J.J: Ibilli iten zian ordia, ez zun errespetatzen.
-Ez? Beste toki batzutan bai... Hemen ez?
-J.J: Bai beste toki batzutan bai [...], hemen'e, jendiak zeatzen zan ibiltzen zan e.
-S: Hemen jendia ibiltzen zan.
-Eta hemen neskalaguntza-eta egoten zan? Baserrietara-eta mutillak juten ziran laguntzera etxeraiño-eta?
-S: Bai, bai, etxe ondoaiño.
-Etxe ondoraiño? Etxeraiño ez?
-S: Etxe ondoaiño, etxeaiño ez.
-Eta ez dakit e, ezkutuan ba pasiatzeko ta hola lekurik eoten zan? Bikotiak eta juten zian?
-S: Bai, hor ospital aldea, Amara aldea... Gue zea hoi zan, o zinea juten baziñan, dirua baldin bazan.
-J.J: Orduan kamiño estu-estu batzuk izaten zian gaiñea, kamiño zaharrak zian, geoztikan indako biriak dia danak oain!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia