Seberiana Azkue Iarza
Donostia (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Aiete auzoko Etxetxiki baserrian jaioa, bertan bizi izan da duela urte gutxi etxea bota zuten arte. Aitak ikatza partitzen egiten zuen lana, eta amak baserriko produktuak plazara eramaten zituen saltzera: berdurak, esnea eta arrautzak. Seme-alabek ere azkar ikasi zituzten baserriko egitekoak; 11 senide ziren, zazpi neska eta lau mutil. Esne-behiak, idia, txerriak, oiloak, untxiak… denetik zuten. Amaren lekukoa hartuta, ahizpekin joaten zen Xeberi San Martin azokara. Beste batzuek zaldi-karroan baina beraiek autobusean joaten ziren beti, otzarak autobus gainean jarrita. Orain ahizpa gazteenak jarraitzen du azokara joaten, Juanitak; 50 urte daramatza hala. Juan Joxe anaiarekin batera egin diogu elkarrizketa Seberianari.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-014 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute