Donostia (Gipuzkoa)

Errazionamendua

Errazionamendua <p>Seberianak ezagutu zituen errazionamenduko kartilak. Goserik ez zuten pasa, baina lekaleak ez ziren beste zerbait jateko gogoz egoten ziren. Txokolate ontza bat izaten zuten, bi lagunentzat, "La taza" txokolatea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Seberianak ezagutu zituen errazionamenduko kartilak. Goserik ez zuten pasa, baina lekaleak ez ziren beste zerbait jateko gogoz egoten ziren. Txokolate ontza bat izaten zuten, bi lagunentzat, "La taza" txokolatea.

Transkripzioa

-Ta zuek razionamendua, razionamenduko kartillak-eta ezautu dituzue?
-Seberiana: Bai, nik bai.
-Juan Joxe: Honek ezautuko zun, ni...
-Ta, gogoratzen dezu nolakua zan? Lehengo ogi beltza ta...
-S: Bai, bai, bai.
-J.J: Orduan, ni neoni're goatzen naiz ogi beltzak-eta.
-S: Bai, bai.
-Zuek goserik ez zenuten pasako? Hemen e...
-S: Gosia ez baiño nahi dezunik'e ez, potajeik-eta ez zenun falta baiño, potajia bakarrik ez da gustatzen, beste gauzak'e bai.
-Eta zeren inbiriyaz eoten ziñaten?
-S: Txokolatia're ze izaten genun, ontza bat bi launentzako,.
-Ontza bat, bi lagunentzat?
-S: Ontza bat, bi launentzako.
-Eta txokolatia ze izaten zan horkua, Schuchardtekua? Ala normalian?
-S: Ez ez, bestia zan, La taza.
-La taza?
-S: La taza.
-Eta nungo txokolatia zan hori?
-S: Hoi ez dakit nungua zan baiño, ez, zean.. Irunen bazan, Elgorriaga.
-J.J: Hoi, bai, Elgorriaga zan bestia, Irunen beste fabrika bat bazan, txokolatiana.
-S: Elgorriaga, bai. Ordun ez dakit ze izango zan baiño, gutzako... Elgorriaga.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia