Juan Joxe Azkue Iarza
Donostia (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Aiete auzoko Etxetxiki baserrian jaioa, bertan bizi izan da duela urte gutxi etxea bota zuten arte. Aitak ikatza partitzen egiten zuen lana, eta amak baserriko produktuak plazara eramaten zituen saltzera: berdura, esnea eta arrautzak. Seme-alabek ere azkar ikasi zituzten baserriko egitekoak; 11 senide ziren, zazpi neska eta lau mutil. Esne-behiak, idia, txerriak, oiloak, untxiak… denetik zuten. Urte gehienak baserrian lanean eman ditu Juanjok, baina gaztetan kanpoan ere jardun zuen: igeltsero laguntzaile ibili zen bolara batean, eta Antiguako El Leon garagardo fabrikan ere bai gero. Ezkongabea da. Seberiana arrebarekin egin diogu elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-014 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute