Donostia (Gipuzkoa)

Etxean dolarerik ez, auzoan bai

Etxean dolarerik ez, auzoan bai <p>Gabonetan karakolak eta konpota jateko ohitura zuten. Etxean ez zuten dolarerik, baina auzoan bai, eta askotan pitarra egiten zuten bertan etxerako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-014-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabonetan karakolak eta konpota jateko ohitura zuten. Etxean ez zuten dolarerik, baina auzoan bai, eta askotan pitarra egiten zuten bertan etxerako.

Transkripzioa

- Ta zuek erlerik o erlauntzarik eta hemen inguruan e?
- Juan Joxe: Erlia, erliak horren gizonak euki zitun. Gue etxian. Ta eztiya ez askotan, baiño behin o behin zeatu zun, eztiya e, in zuen. Ni eztizalia ez naiz izandu behiñ'e, ta. Horren gizona bai.
- Eta gabonetan-eta hola jateko janari espeziala, ez? Jarriko zan bereziya, ta? Zer, zer jaten zan? Ze ohitura zeon?
- Seberiana: Izaten zan...
- J.J: Garai hartan, kaakolak'e bai e.
- Gabonetan, bai e?
- J.J: Bai, hoi zea zan, gabon eunian kaakol, gue ama zanak kaakola joe, urte askotan jartzen zitun.
- Eta ze gehio? Intxaur saltsa ta? Bazeon ohitura iteko intxaur saltsa?
- S: Konpota, intxaur saltsa ez, konpota izaten zan. Ta geo turroiya ta, holako... Pikuk eta, bai.
- Pikuak?
- J.J: Piku lehor hoik.
- Eta urrak-eta? Intxaurrak-eta? Hori...
- J.J: Bai.
- Zuek bazenituzten arbolak eta?
- J.J: Bai, bazian.
- S: Pikua ta, sagarra ta, udariak eta, hoik bazien.
- Ta zuek sagardorik ein dezue, sekula? Etxian?
- J.J: Bai, bai. Bueno, sagardua, etxian tolareik ez gendun guk baiño, auzuan bazan tolaria.
- S: Atzeko zean, bai.
- J.J: Ta han in ta, ordun pitarra gue etxeako jana pitarra izaten zan, saardo, sagarrai ura bota ta geo, klaro.
- Mosto antzeko...?
- J.J: Bai, hori da. Ta geo hua ba barrikatikan txarroa atea, txarro batea atea ta, mahaiyian jartzen zan hua ta, baso batetikan ean ta, berriz'e hua eatian segi, berriz'e zea billa.
- S: Barrika.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia