Durango (Bizkaia)

Amaren jaiotetxea milizianoek erre zuten

Amaren jaiotetxea milizianoek erre zuten Gerra sasoian bere amaren jaiotetxea, Izurtzako Ortuzar, milizianoek erre zuten. Alde egiteko esan zieten eta ez zutenez kasurik egin, erre egin zieten etxea. Josteko makina baino ez zuten atera. Beste etxe batera joan ziren, eta etxe hura ere erre egin zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra sasoian bere amaren jaiotetxea, Izurtzako Ortuzar, milizianoek erre zuten. Alde egiteko esan zieten eta ez zutenez kasurik egin, erre egin zieten etxea. Josteko makina baino ez zuten atera. Beste etxe batera joan ziren, eta etxe hura ere erre egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxie gerratan erre ein zan, Ortuzar. Han karabidxen aldatza badakizu nun dauen? karabidxe aldatza? eskumatara egon zan hori etxiori. Arkue luzero egon zan jausi barik, baia etxie gerratan gerratan erre zan. Baserririk haundidxena zan, etxerik heundidxena ha.
- Ta gerra denporan erre zan?
- Gerra denporan. Gerra denporan paseu zan han geuza bat: eskapetako denporan, milizianuek urtetako esan otsien, ez abien urten ta horren represalidxan edo zerien sue emon otsien, ta milizianu gazte batek errukidxe hartu nire tia bati -hemeretzi urte-edo eukezan orduen- ta josteko makiñie bakarrik etara aban, beste dana etxie erre zan. Bai.
- Eta? erre otsien ta gero nora joan zan?
- Gero juen zien haren alaba baten etxera, han karabidxen aldatzien ezkerrekaldien etxie. Han be suerte txarra, bigarren etxie be erre ein zan. Ta gero bizitten juen zien, oin bizi die tokidxe karabidxe da, karabidxe zan ta aitte be nik igeltseru euki neban, aittek eta nik habiliteu gontsen ba bizitzeko moduen karabidxori. Ta han bizi diez.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia