Durango (Bizkaia)

Berorika, hika eta zuka

Berorika, hika eta zuka <p>Abadeei berorikaz hitz egin behar izaten zitzaien; hikaz hitz egitea ez zaio ondo iruditzen. Hika hurbileko jendearekin berba egiteko modua dela dio. Medikuari ere berorikaz hitz egiten zitzaion. Etxean zukaz hitz egiten zuten. Lagun artean zuka edo hika egiterakoan, adina hartzen dute kontuan, gazteagoek nagusiagoei zuka egiten diete. Bere emaztearen etxean neba-arrebek hika egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-004-073 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadeei berorikaz hitz egin behar izaten zitzaien; hikaz hitz egitea ez zaio ondo iruditzen. Hika hurbileko jendearekin berba egiteko modua dela dio. Medikuari ere berorikaz hitz egiten zitzaion. Etxean zukaz hitz egiten zuten. Lagun artean zuka edo hika egiterakoan, adina hartzen dute kontuan, gazteagoek nagusiagoei zuka egiten diete. Bere emaztearen etxean neba-arrebek hika egiten zuten.

Transkripzioa

- Abadiekaz-eta zuek, zuek abadieri berba zelan eitten otsazuen? gugaz egotie lez eitten otsazuen berba?
- Orduen ez, orduen ez. Orduen "berori", "zu" nekez, "berori".
- Derrigor?
- Derrigor-edo, haidxe usadidxue-edo. "Berori" ya kategoridxe. Oin "hi" be iguel. Hemen euzuek, lagunek: "e hi!" abadieri esaten otsie. Bai, bai, bai. Kuadrilllan lagunek ibilli ezkero, jaten ta edaten-ta kuadrillan: "hi, Fulano!".
- Ta zuk txarto ikusten dozu hori?
- Nik ez dot ondo ikusten. Gitxien-gitxien "zu", gitxien-gitxien "zu".
- Abadieri bakarrik?
- Danari be pertsonari konfidxantza handidxen bat ez bada "hi" "zu" hobeto ikusten dot. "Hi" ya da aparte "compañerismo" moduen zer "intimos, como intimos", "hi", "hi".
- Ta medikueri?
- "Berori". Orduen bai, orduen bai e! titulue eukitten abien.
- Ta beste danari "zu" edo "hi"?
- "Zu", bai.
- Ta etxien arrebiegaz-eta?
- Arrebie "zu" bai.
- "Hi" ez?
- Gurien ez e! ez, gurien ez. Beste etxe batzuten "hi", ta guk lagun artien, nik iñoiz biherrien be bai, ni baiño gaztiaue, urte bi-edo gaztiaue-edo ta hak ni niri "hi" ta nik berari be "hi", ta beste lagun bat peon modure ibiltten giñun, ha gu baiño gaztetxue ta harek bidxek eurek bata besteri "hi" ta harek peoiek niri "zu" eitten osten. Ta horrek bestiek, Emilio euken izena beste albañelak, esan otsan hareri bestieri: "zegaittik ez otsek esaten horreri "hi"?" hak ez, hak "zu" beti niri.
- Errespeto kontua orduan?
- Bai, etxurie etxurie, bai.
- Ta andriari zelan eitten otsezun?
- "Zu". Bai, bai, bai, bai, bai. "Hi" sekule be ez e!
- Ta gizonan artien bakarrik "hi" edo andrari be bai?
- Andrak euren artien be bai, bai.
- Baia gizonak andrari?
- Nik neuk ez, beste batzuk ez dakit, ezin neike esan.
- Zure andriek aiztiak eukezan?
- Arrebie, nik arrebie.
- Ta zure andriek?
- Nori?
- Zure andriek ez eukan nabe-arrebak-edo?
- Eurek "hi", eurek bai, eurek bai, eurek "hi". Harek "zu" bata bestieri sekule be ez, "hi". Bai, bai. Neba-arrebak, eurek zien bost neska ta mutil bat, ta "hi".
- Aldia euen Durango izan edo Abadiño izan, igual? aldia "zu" edo "hi" eitteko?
- Ba ezin neike esan horretan, ezin neike esan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia