Durango (Bizkaia)

Durangoko bonbardaketa I

Durangoko bonbardaketa I <p>1934eko urrian izandako Asturiasko altxamenduaz gogoratzen da. 1936ko irailaren 28an izan zen Durangoko lehen bonbardaketa. "El abuelo" izenez ezaguna zen hegazkin bat sarritan ibiltzen zen alde batetik bestera eraso egin barik, baina egun hartan bost bonba bota zituen. Ezkurdiko frontoiko ezkerreko horma zulatu zuen eta hainbat jende hil zen. 1937ko martxoaren 28an, goizeko zortzietan izan zen lehen erasoa. Bezperan, Andra Maria eliza hustu zuten, intendentzia militarra zegoen bertan. Hala ere, herritar asko hil ziren, baina intendentziakoak ez. Arratsalderako, Isidro Santi gurutzera joan zen. Ehiza-hegazkinak heldu zirenean, eraso gehien jaso zituen gunea tren-geltokia izan zen. Bere emaztea esnea saltzen etorri zen Durangora eta justu-justu libratu zen, astoa Kurutziagan utzi ostean. Astoak non lotzen ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1934eko urrian izandako Asturiasko altxamenduaz gogoratzen da. 1936ko irailaren 28an izan zen Durangoko lehen bonbardaketa. "El abuelo" izenez ezaguna zen hegazkin bat sarritan ibiltzen zen alde batetik bestera eraso egin barik, baina egun hartan bost bonba bota zituen. Ezkurdiko frontoiko ezkerreko horma zulatu zuen eta hainbat jende hil zen. 1937ko martxoaren 28an, goizeko zortzietan izan zen lehen erasoa. Bezperan, Andra Maria eliza hustu zuten, intendentzia militarra zegoen bertan. Hala ere, herritar asko hil ziren, baina intendentziakoak ez. Arratsalderako, Isidro Santi gurutzera joan zen. Ehiza-hegazkinak heldu zirenean, eraso gehien jaso zituen gunea tren-geltokia izan zen. Bere emaztea esnea saltzen etorri zen Durangora eta justu-justu libratu zen, astoa Kurutziagan utzi ostean. Astoak non lotzen ziren azaltzen du.

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia