Aintzane Telleria Madariaga
Bermeo (Bizkaia) (1931)
Biografia
Intxausti kalean jaio eta hazi zen. Aita berak bi urte eta erdi zituela hil zen, Izaro eta Osasuna baporeek elkar jo eta 11 gizon hil ostean. Bere osaba ere ezbehar horretan zendu zen; hori dela-eta, bere ahizpa eta bere lehengusu-lehengusinekin hazi zen neba-arreba moduan. Ama Agirre auzoko Pellune baserrikoa zuen, eta kalearen eta baserriaren artean igaro zuten bizimodua, gerrak ere baserrian harrapatu baitzuen. 14 urtera arte karmeldarren ikastetxean ibili zen. Kontserba-lantegiko beharra ez zitzaionez gustatu, ahizpagaz batera zabaldu zuen Teodoro Anasagasti kalean janari-denda. Bermeoko lehen ikastolako fundatzaileetako da bat Aintzane. Senarra arrantzalea izan zuen eta seme bat izan zuten. Elkarrizketa egin baino urte batzuk lehenago, Agirreko Auzoko baserrira joan ziren bizitzera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-096 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-097 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute