Bermeo (Bizkaia)

Falanjearen sermoiak entzutera behartuta

Falanjearen sermoiak entzutera behartuta Batzokia izandako etxea hartu zuen beretzat Falanjeak. Fabrikatik ordubete galdu eragin eta behartuta joan behar izaten zuten hara "euren inuzentekerixek entzuten". Errebeldea izan da Aintzane, ez zuen amore ematen. Bandera edo "txori" espainiarrak eramatera behartzen zituzten eskolan baina berak kendu egiten zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Batzokia izandako etxea hartu zuen beretzat Falanjeak. Fabrikatik ordubete galdu eragin eta behartuta joan behar izaten zuten hara "euren inuzentekerixek entzuten". Errebeldea izan da Aintzane, ez zuen amore ematen. Bandera edo "txori" espainiarrak eramatera behartzen zituzten eskolan baina berak kendu egiten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-[…] Fabriketik oblige itxen’zan gaitxuz gu falanjera dxuten, falanjie ezan da geure batzokidxe, han eon die, eurek esan die dxauiek falanjekuk. Ta ordu bete galdu erain itxen dozkun fabriken ta hara dxuten’zan gariz e euren iñuxentekeidxek entzuten. Kanti, kanti be zelan ezan da? Auntze derrepentien ez yast akordaten. Ta han eitxen esan dozku, ta obligeta oztantzien etzera, ez dau biharrik, hara oblige itxen’zan gaitxuz dxuten, falanjera.
-Ta fabrikakoak falanjekoak zien ala?
-Ez zin esan baie ordun antza ditadorik e haurrek obligeten’zan txusie, entzuten’zu?
-Ta ze eitten zenduen? Falanjera juen ta…
-Ezebez, iñuxentekeidxek kanta, eurek diñoienak, ze esango’tzu ba? Cara sol da haurrek gauzak kanta. […] Eskolara sartzin’zan garisenien Cara sol da nik eguno bez. Ez dai nor otor da, ta txoridxek imindxe amen nazionalak, handik mojak, jesus! Zertzuk esaten’taz eurek mojari, ez dot kure esan. Ta gure txiki bidxek, gure txiki bidxek, txikidxek esaten’zan’tzaku aizteri, ta ni rebeldie ezan nai e, horretan esango’tzut, ni ezan nai rebeldie, nik ez tzat parkatuten’zan iñori be. Ta neure umik ikusi, neure lengusiñi ta aiztie ikusi bertan española amen txori handi bategaz, e atxiñe! Ni dxuen ta arranka, nik kendu, alla kuidauz. Total ezan nai rebeldie, “las cosas como son!”
-Eta hori eitziarren sigorrik edo?
-E, alla kuidau, nok dxakin dxau nok kendu’tzon ba? alla! Harek urtenkeran Karmelitasetatik, nik txoridxek kendu: “beran ama txarridxeri imitzi dakotzo horrek txoridxek” esanda.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia