Donostia (Gipuzkoa)

Maristetan eskolan I: euskara baztertuta

Maristetan eskolan I: euskara baztertuta <p>Antiguan ibili zen eskolan, maristen ikastetxean. Oinez joaten ziren toki guztietara. Kuartela zegoen ikastetxe ondoan. <em>Cara al Sol</em> kantatzen zuten, eta ondoren arrosarioa. Dena erdaraz egiten zuten. Igeldoko bati doktrina euskaraz hartzen zion fraide batek, isilka. Ez zuten jakiten ondokoak euskaraz zekien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-086-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antiguan ibili zen eskolan, maristen ikastetxean. Oinez joaten ziren toki guztietara. Kuartela zegoen ikastetxe ondoan. Cara al Sol kantatzen zuten, eta ondoren arrosarioa. Dena erdaraz egiten zuten. Igeldoko bati doktrina euskaraz hartzen zion fraide batek, isilka. Ez zuten jakiten ondokoak euskaraz zekien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolara nora jun ziñan zu?
- Ni Antiguoko 'Paseo de Eriz', gaurko egunian 'Paseo de Eriz' deitzen zayon 'Colegio de maristas, de hermanos maristas'. Frailiak zian.
- Ba hemendik hara badao oiñez tiradatxo bat...
- Baiño orduan normala zan. Hemendik Antiguoa ta hemendik Donostia jutia normala zan. Ta hemendik Lasartea jutia ta... Gu adibidez, ni gaztetan Hernania ta Usurbillea ta batea ta bestea bizikletaik ez zeon /etzeon/, ez bazeon /ezpazeon/, ba, oiñez juten giñan. Ta bi aldiz pentsatu gabe gaiñea! Ordun, ba, hamalau urte arte edo egunero-egunero kolegio horta.
- Ta ze oroitzapen dakazu? Hor ibilitako batzuk esan diate nahiko zorrotzak edo zirala edo?
- Aber, gu geuden lekuan ta geuden egoeran, aldamenian guardia zibillan kuartela gendun, gure gaiñian bezela ta handik ikusten ziguten. Guk nola atsalden adibidez... atsaldekua izaten zan danak patiyuan formatu, eta guardia zibillak beida eoten zian formatzen giñitun, formatzen giñan eta firme jarri ta 'Cara al Sol' kantatu. Hoi atsaldeko... atsaldeko sesiyua hola hasten zan. Geo, barrura sartu eta errosariyua errezatu. Eta bueno, hoi biyak... bi gauzak artian eta beste pixkat zeoze bostetan ya aldeiten genun. Atsaldian, azkenian, ez bagiñan juten'e berdin izango zan. Hola izaten zan.
- Dene erderaz, klaro?
- Derrigorrez. Kaso bat bakarrik ezagutu nun Igeldoko mutil bati dotriña euskeraz hartzen diyoña. Zeatikan gizajoak erderaz traba asko zauzkan nonbaitt, eta aitzayi hori jarri zun ezin zula asmatu erderaz esaten eta dotriña bea apaizakin euskeraz ikasi zuan nunbaitt eta fraile batek euskeraz aparte beai hartzen ziyon. Ixilka bezela, baiño jakiña euskerako asunto hori nik orain azkenengo hamar urteotan ezagutu edo hitz ein det personak ordun alkarrekin eskolan ibiltzen giñanak oain jakin det euskeraz bazekiyela. Orain. Jubilatu eta gero, alkarrekin hizketan hasi ta euskeraz hitz egin diatelako edo hitz bat o beste ta "hik ba al dakik euskera?" ta "bai". Ba, hainbeste urtian ikastolan alkarrekin ibili ta ez genekiun alkarrekin euskeraz bagenekiunikan. Ta bueno, hain izkutuan eoten zan asunto hori ez genikiula bataz beste...
- Eta doktriña zuk euskeraz ikasi zenun ala...?
- Ez, erderaz. Bertan.
- Dotriña han bertan?
- Bertan. Fraile eskola zanez, ba, bertan. Erderaz.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia