Donostia (Gipuzkoa)

Maristetan eskolan II: zigorrak

Maristetan eskolan II: zigorrak <p>Maristetan ez du zigor asko gogoratzen. Makilarekin jotzen zuten noizean behin... 14 urte arte ibili zen han. Bere kontura jarraitu zuen ikasten, akademiatan; batxilergoko gaiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-086-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maristetan ez du zigor asko gogoratzen. Makilarekin jotzen zuten noizean behin... 14 urte arte ibili zen han. Bere kontura jarraitu zuen ikasten, akademiatan; batxilergoko gaiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zigorrik eta jartzen zuten?
- Bueno, ez. Nere iritziako ez. Baten bati ikusi izandu niyon zeakin reglakin hola bihetz muturretan hola behetik gora jarriazi eta reglakin jotzen ziyon. Eta noizpaitte paetan kontra jarrri re bai ta holako gauzak bai, baño ez zan /etzan/ izandu nik ikusita behintzat ez zan /etzan/ hain gogorra izan. Noski, normalmente ondo portatuta. Baten bat oker bazebillen edo ez baziñan beren gogokoa edo ba bai. Zalapartasua edo eztakit. Ez nun /enun/ ikusi nik hortañoko zeaikan. Hemen zenbait telenobelatan ta ikusten dan bezela ta. Bueno, ba, gertatuko zian noizpaitt gertatuko zian, baño nere kasuan ez det /eztet/ eze asko ikusi.
- Eta esan dezu hamalau urtera arte?
- Bai.
- Ibili ziñala han. Eta gero, ze...
- Ba ez nun /enun/ jarraitu nahi izandu estudiatzen, eta gero ikasketak jarraitu nitun aparte libre bezela osea akademiatara ta junez. Hor Antiguon bertan bazeon bat Juan de Garaiko kalian Joto deitzen zioten profesore bat aparte klase partikularrak ematen zittuna. Eta bueno, pues, illunarretan ta hasian bi-hiru aldiz junez horrela jarraittu in nun ikasten-ikasten hola jarraitu nun. Urte batzutan.
- Ta harek ze erakusten zun? Ze...
- Ba, nolabaitte bigarren gaurko bigarren hizkuntza, hezkuntzako gaiak esango genuke. Ordun zan batxiller deitzen ziotenak. Eta bueno, horko gaiak, ba, aurreneko hezkuntza ordungo aurreneko hezkuntzan ikasten ez zian /etzian/ gauzak ya beste nibel batekuak. Matematikak eta frantses pixkat eta holako zea batzuk.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia