Bermeo (Bizkaia)

Aita itsasoan ito zen

Aita itsasoan ito zen <p>Aita itsasoan ito zen Castro inguruan. "Galernakoak" bai baina beren aita-eta ez ei zituzten sekula aipatzen. "Izaro" eta "Osasuna" ontziak elkar jo eta hondoratu egin ziren. Aitak ez zekien uger egiten (igerian) eta ito egin zen. 11 lagun ito ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita itsasoan ito zen Castro inguruan. "Galernakoak" bai baina beren aita-eta ez ei zituzten sekula aipatzen. "Izaro" eta "Osasuna" ontziak elkar jo eta hondoratu egin ziren. Aitak ez zekien uger egiten (igerian) eta ito egin zen. 11 lagun ito ziren.

Transkripzioa

-Da zure, zuen aitte zein zan?
-Itxo.
-Desa-desagertu edo tope...
-Ez, ez, ez zaitxuzen topa, da ori kontun okin’bi de eguno gure aitxe ta e tzusina aitxetu, eguno. Beti aitxetu dauie galernakuk, galernan itxo disenak, bai gure aitxe ta eguno bez. Badakotez nik e erretratuek harenak topako lekitxutea nik haur nonon dakotez ta, ikusteko zuk.
-Zuk ez dozu akordun eukiko?
-Zelan okin got pa, urte bi txe erdigaz nik zelan esetukot pa! Dxulenek pai ezetu dau aitxe, bai nik ez, nire aiztik hamar egun okin dxau, San Roke egunin dxaidxo’zan, hogeta zazpidxen itxo zan agostuen aitxe.
-Da nik haur e...
-Nun, nun itzo zan?
-Isaro da Osasuna...
-Bai.
-Kastroko bueltan.
-Kastro bueltan.
-Gure aitxe ta dxun zien herritxik euren e zera indxe, atune deskargata, ta bestie etor zan onantz, ta antza alkarreri berbetan duzela txoke in zauien.
-Euren artien txoke?
-Bai, agostue zan ta, ta txokie ta auri gure ama, aitxek ez tauelez dxakin uger, osabak dxakin dxau uger, baie osaba be itxo in zan antza golpie artunde edo ez taipa zelan. Hamaike itxo zien, ta beti esaten dot, bai gure aitxe ta ez dako iñok kontuen? zelan esango da hori? Laster ikusko’tsut e hau kentzi’stasunien topako’tsutez haur dakotez ta.
-Ta hamaika itxo zien?
-Hamaika itxo zien.
-Ta, beste-beste batzuk ordun salba zien?
-Bai, ta mutíltxu bet dau bertan erretratuen aulan hildxe, nik konserbaten dot ausitze dana, beitu zemat urte dakoien ta, hiru ta hamazortzi urte ez ta? Gastata be badau bera okitxen, papela barridxek eta atata dakotez baie. Bertan ikuste da mutiltxu bet, e itxosora dxuten zan dana, atrapa zauiena itxota, ikusten da bertan. Haulan geure biximodue lastana.
-Da bestiek zelan salba zien? Baten-batek edo...
-Bai edo ausilidxe edo ohola-oholan baten ganien edo haulan, horrek ez zínak ikusi, antza golpie edo artun zauien edo.
-Zelako enbarkasiñue zan?
-Atxiñen zer bakuek, horrek e latin bat, latin batekuek edo ez tai zelan esaten zan’tzoie.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia