Hondarribia (Gipuzkoa)

Itsasoan hildakoak, barra txarra zelako

Itsasoan hildakoak, barra txarra zelako <p>Sardina ekarri, eta ezin saldu ibiltzen ziren. Arrantzale batzuk nola ito ziren, barra oso txarra zelako. Lagun baten anaia zegoen tartean. Motorra zen, baina txikia. Itsasoan hildakoak. Osaba bat ere hala hil zen; 13-14 hil ziren gau batean. Guadalupeko kantua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sardina ekarri, eta ezin saldu ibiltzen ziren. Arrantzale batzuk nola ito ziren, barra oso txarra zelako. Lagun baten anaia zegoen tartean. Motorra zen, baina txikia. Itsasoan hildakoak. Osaba bat ere hala hil zen; 13-14 hil ziren gau batean. Guadalupeko kantua.

Transkripzioa

-Ta txardiña?
-A, txardiña ekartzen zuten, biñon askotan ezin saldu. Gaba batian ein ziren ito hemen hiru-lau lagun. Juan ziren txardintara. Ta nere lagun baten anaia orduan ito zen. Ta gure atta zen ordun itsasuan, txardiñetan, ta etorri zien tae san nion: “atta!”, zera, itsaso haundiya zen ta zen orduan barra oso txarra, omen. Barra izaten zen oso oso txarra. Ta “zera ez duzu ikusi, honalko barkua, Santa Luzia?” ta “Denak heldu dittun” eta bitartekoz hura, bestik ein zien han geldittu, puertuan, ta horrek, hori in zen sartu, barrenera. Ta ordun ito ziren Pedro, Ordulio, atta-semik ere bai, lau, lau-bost lagun ito ziren.
-Denak zuen lagunak?
-Ez. Bat zen nere lagunan anaia. Mutil gaztia. Mutil gaztia. Denak gaztiak ziren, bat ez, atta, atta-semiak, edo atta’re orduan gaztia zen, pero, hura [aritua] zen. Denak harrapatu zittuzten, gorputza denak.
-Nola…
-Eske in zen sartu barkukin, ta ze gauza, nola barra oso txarra izaten zen, jo olatuak eta akabo.
-Ta hondoratu ein zen?
-Bai, bai.
-Baiña batela ez zen…
-Ez, ez, ez, motorra, motorra, bai, motorra. Haundi-haundiya ere ez, pero motorra zen, bai. Bestik ziren haundiyaguak, ta bestiak, uan bezalakuak ez, uan dire oso haundiyak dire oain.
-Ta asko, hola, jende asko hil da itsasuan?
-Bai, nahikua. Gu, han nere ahizpa uaindik, edo bizi bazen hark esango zizun aski ederki, zera, guk badiu osaba bat itua, attan anai bat, horrela, barran, ordun ito omen ziren, ez dakit, hamahiru edo hamalau lagun. Bai.
-Egun batian?
-Bai, bai, bai, gaba batian. Gure ahizpak kontatzen zuen ondo, gure Natik eitten zuen kontatu. Hura ni miño askoz, bueno, ni miño askoz, hamar urte-edo bazittuen zaharragua, ta harek itten zuen hobekiyo kontatzen zittuen harek.
-Ze izan zen, egualdi txarra?
-Bai. Txarra, txarra, ta in ziren sartu, ta bakizu barra, beti izaten da Guadalupeko nobenak itten ttugunian, kantan esaten da beti barra, esaten da. Barrako zera txarra izaten zen, bai. Ta beti hori jartzen dute kantan bertan. Bai. Gero in zuten zera jarri, espigoia in zuten frantsesak, ta in zuten espaiñolak, ta geo diferentzi gogorra. Uan, uan aixago sartzen dire. Uan oso aixa sartzen dire. Barko frantsesa horiyek ta hemenguak, bueno, hemenguak gutxiyo zertik oan karruk eta gauzak kendu baittuzte eta oan faten dire Oriyora edo Pasaira-edo, karrora ematen dittuzte /ematenttuzte/, pintatzeko ta gauzak eitteko… Biñon oan, zera, oan barra oso ondo digu Hondarbiyan. Oso ondo.
-Kaia…
-Espigoia ittikin, pues mesede gogorra in zen.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia