Bermeo (Bizkaia)

Gizona arrantzalea eta baserritarra

Gizona arrantzalea eta baserritarra Hogei urterekin ezkondu zen. Senarra arrantzalea izan da, baina baserria ere gustuko izan du eta asko laguntzen zuen baserriko lanetan. Itsasora joan ezin zen egunetan ondo pasatzen zuten, lan apur bat egin, kartetan jokatu eta horrela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hogei urterekin ezkondu zen. Senarra arrantzalea izan da, baina baserria ere gustuko izan du eta asko laguntzen zuen baserriko lanetan. Itsasora joan ezin zen egunetan ondo pasatzen zuten, lan apur bat egin, kartetan jokatu eta horrela.

Transkripzioa

-Gero, hogei urtegaz ezkondu nai.
-Gazte!
-Bai, atxiñe halan ezate zan da, hogei urtegaz. Arrantzalie esan dot senarra, seme bat okin dxot, berton, amen bixi dana, Gotzon. Ta a gizona be neugaz batera etorten zan da hona, ze ameko osabak esaten’zan dost: “Aintzane, bedarra batzie dakot ta otorko zara?” “Bai” ta izekok, Eragone okin dxau izena, esate’zan’tzo: “Kontuz Gaspar!, ze horreri, e, pistidxek ikaratu itxen dauie ta, kontuz e!” ze hau esanda total e, okin dxauelez anaidxe bat honek, kapitxena gazte-gaztetatik, geixue etorri, asurretako geixue etorri, ta on zan pistidxelez haulan e. Baie, herritzik etorten zan ʝatzo jentie ikasten, makiñiste ta patroi itsosorako, ta total esan dau e baserridxe alegrie. Lagunduteko be etorten zan ʝatzo jente guztidxe. Ta diñotzuten modun e hori zera batzien, bedarrak, ta halako baten igual batunde bedarrak, ikusten zan dauelako siontzoie bat, nire aldarridxek aurtik gora: “Papaue!” esaten’zan’tzo nire izekok “ez dotzut esan?” Bueno, hortik ikusten’zan du farola itxosoku be, “Salvador, gaur etze, bidxar etze egune dakosu farol gorridxe dau imindxe ta.” “Eragone” esate’zan’tzo “Iala, benga, eratzi esniek, ta ensegidaten imiñi afaidxe, kartaka in bi’du gero ta.” Ta pasaten’zan du berton egunek, haulan geure biximodue.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia