Bermeo (Bizkaia)

Familia osoak izen euskaldunak

Familia osoak izen euskaldunak Izen euskaldunak izan dituzte familian. Politxeneri "Poliparka" esaten ei zioten mojek. Aintzaneri, berriz, "Gloria". Familiako izenak esaten ditu banan-banan. Horietako bitxiena "Eragone".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Izen euskaldunak izan dituzte familian. Politxeneri "Poliparka" esaten ei zioten mojek. Aintzaneri, berriz, "Gloria". Familiako izenak esaten ditu banan-banan. Horietako bitxiena "Eragone".

Transkripzioa

-Begoñe ta Aintzane, Iñaki ta Dxulen.
-Ta, Polixenek ez deko tradusiñorik?
-Ez...
-Begoñak bez?
-Poliparka imitzen’zan tzoie, Poliparka.
-Poliparka?
-Ba, ta bestik be, harek be e’tzon entzungo, bai.
-Ba Poliparka!
-Edo Miren, Miren Polixene esan dalez, Miren deitxuko’tzoien igual.
-O Maria.
-Hauri. Baie niri, niri in dxostie
-Baie zu bautisotik Aintzane, ez ta?
-Nik Aintzane dakot nik beti. Danok okin dxu euskeraz guk e? oiñ haunek sartun zin horrek sartun zinien, ein dxostien tradusiñuen Gloriagaz, ta beitu lelangoko euskerie kanbidxeteko etor zanien, akordaten zara? Urte asko diez, zemat urte? Pillo bat, ba Bermion lelau lelau ezan naien, neu ta aiztie dxun garisenak, e? Esan’tzaten “Imindxe imiñi, nik hori izena ez dakot hau baño” Ta nire semie be Angelegaz on dalez orduen, ezin esan da euskeraz imiñi tze, imin’tzaten hareri be, euskeratute Gotzon. Guk danak taku euskeraz. Nire aiztie Begoñe, hiru alaba dakoz harek, Goiuri e Dxaione ta Miren Bego. Ta harek lobiek dakoz, erdikuek dakoz alaba bi: e Lorea…
-Bai baia horrek ia gaztienak bai.
-Horrek gaztiek.
-Baia len eta, zuen osaba-izekoak eta be bai? Izen euskeldunek?
-Danak euskerak, esango’tzutez neuk: zarrenak Paul, Migel e Mikel, e Sabin ta Imanol. Ta, izekuek ezan dizelakon lau anaidxe ta lau arreba, Eragone, Maria, Juana ta Florentina, Polentzi, gure ama.
-Ta Eragone ze izen da?
-Ba hauri, ez dako tradusiñorik, ze politzo ezta? Guztaten ʝatzu? Lobik takotzo Eragone, lobik takotzo.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia