Bermeo (Bizkaia)

Gotzon Garitanonaindia apaiza

Gotzon Garitanonaindia apaiza Gotzon Garitaonaindia Mañuko abadea oso etxekoa eta adiskide handia zuten. Sarri etortzen zen bazkaltzera. Herriaren alde lan asko egindako gizona, bai klandestinitatean bai behartsuei laguntzen.
Tamaina:
Gotzon Garitaonaindia Mañuko abadea oso etxekoa eta adiskide handia zuten. Sarri etortzen zen bazkaltzera. Herriaren alde lan asko egindako gizona, bai klandestinitatean bai behartsuei laguntzen.

Transkripzioa

-Herriko jentie esan’zu, jente askok lepoa emon’tzuela
-Klaro, euskeriek ez dau balidxo ta.
-Baia hor egongo zien be abertzaliek eta laguntzi laguntziñoa emon bienak ez ta? Edo ez? Edo zuek azkenien etzekoak?
-Ze esango’tzut ba? Laguntziñuek ba, ze esan got, edo ikarie eon da, edo zer eon dan ez daitx zer laguntxu, badaki nik ez karizena ezan hiru launtxu baño. Begoña Gastañero ezetu’zu? Euskaltzaindiakue?
-Baia entzunde badekot, entzunde bai.
-Horren semie be bai, ze horrek ikastolie emoten’zan dau. Gotzon Gonai…Garitonaindia ezetu’zu?
-Ez, baia entzunde hori be bai, euskaltegitzik eta…
-Bai, hori geure etxe-etxeko, etxe-etxekue ezan da, Mañukue ezan da hori koitxadue, hori sartadaka hil dxauie, ze horrek eliziri asko lagundutzo, en akel… klandestinidadien, Frantzire pasaten ta guztien, ta koitxadue biharrien fabriken ta biharrien, ta gure etzera etorten’zan di eta klaro, Bermion lau aiztek ero, Teodoro Anasagastire kanbidxe zien, horrek etze barridxek in zinien Intxaustitzik. Ta lau aiztek bizi’zan die, hirugarrenien gaztinak, laugarrenien zaharrenak. Ta horregaz amistade total handidxe okin dxu, ta otorten’zan da koitxadue biharretik: “Ia non dauen usein goxuena han dxan got eguerdidxe ta!” Ta e, lentejak asko gustaten’zan jatzo ta gure amak koitxadiek: “e, Floren lentejak takozuz? Ba nik amen dxan got”. Dxaten’zan dau ta gure ama koitxadiek imitzen’zan dau salan tunbeta “amen ingo’zu ordu erditxu lo gero biharrien dxuteko”. Baie ezan da lagunduteko, harek Mañure dxuten’zan garie ametik gora gu beti imikaz eskolaratik, e, mezie entzuten domekan-domekan, umik artunde ta mezatxue entzunde, bertan elizin aurrin okin dxau berak etzetxue bixi’zan dana, ta juesti jaus esaten’zan tzo, neberi dakola, halako suterraneo bat okin dxau berak, ta koitxaduek, ta esaten’zan dozku han, elizen batun dauen dirotxuk e: “Aintzane, Polixene ta Begoñe?” ta, “Zer?” “Han dakotez batun dunen dirotxuek, eta harek imiñi bakotxa berin lekotxutan, fulano dau hildxe, ta harek be ez dakolez koitxaduek nondik, aunke sea zapata batzuk erosteko.” Haulan ezan da haren biximodue, gure etzera etorten’zan da koitxadue, ta Bermion esaten’zan’tzoie: “e, han dator a abade marikolle, zapatillekaz” Baie harek asko, herridxen asko lagundu dau harek, asko-asko-asko.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia