Angeles Garai Arregi
Arrasate (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Musakola auzoko Zeleta baserrian (gaur galduta) jaio zen, bost anai-arrebatatik laugarrena. Ama bertakoa zen, eta aita berriz Bedoña auzoko Arteta baserritik etorritakoa. Sei urterekin hasita Zigarrolako eskolan ikasi zuen, gerra hasi zen arte. Gerra denboran nazionalak etxetik bidali zituzten eta Oñatiko Zañartu auzoko Ipentza baserrira joan ziren ganaduekin. Bertako eskolan ikasi zuen etxera itzuli ziren arte. Anaia bi Amaiur batailoian borrokatu ziren, eta gero preso hartu zituzten. Arrasateko udaltzainen arduraduna zen "Migel Haundi"ren seme Juan Bautista Mendietarekin ezkondu zen. Seme-alaba bi izan zituzten. Anjelesen laguna Pilar Bastida ere egon zen elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-167 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARR-168 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute