Arrasate (Gipuzkoa)

Anaia "Batallón de Trabajadores"en

Anaia "Batallón de Trabajadores"en Santoñako kartzela oso egoera txarrean omen zegoen. Soldaduska egiteko atera zuten kartzelatik, eta Toledoko frontera eraman zuten. Beste anaia "Batallón de Trabajadores"en egon zen. Aitak idiekin militarrentzako garraioan jardun zuen Arrasaten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Santoñako kartzela oso egoera txarrean omen zegoen. Soldaduska egiteko atera zuten kartzelatik, eta Toledoko frontera eraman zuten. Beste anaia "Batallón de Trabajadores"en egon zen. Aitak idiekin militarrentzako garraioan jardun zuen Arrasaten.

Transkripzioa

-Santoñan, gaiñera, zala kartzela bat…! Humedadie danien humedadie, beti bustitta. Eta lurrien be etzin be… ta, bueno, baiña gero hak soldautzie eitteko auken, eta atara auen soldautzarako. Eta ha iruen auen militar, Toledon ifini auen, frentie Toledon be. Eta Toldedon egon zan Angel.
- Baiña baiña, frentian edo “Batallón de Trabajadores”en?
-“Batallón de Trabajadores”en egon zan zaharrena.
-A.
-Bai.
-Eta bestia frentera?
-Bestie frentera erun auen. Klaro, soldautzie ein barik, ba soldau jantzi eta frentera. Iñok, guk ikusi be ein barek e! Soldau, handik eskribiru edo…
-A, kartzelatik hartu eta…
-Klaro! Klaro, zuzen. Eta Sabino-ta, ba, “Batallón de Trabajadores“. Eta gero, “Batallón de Trabajadores“etik erun zittuen kamiñuek eitten zerera, ha… Kanariasera.
-Jo, haraiño, e?
-Bai. Eta hantxe ibili zien. Asko, gaiñera, mondrauetarrak eta! Asko! Hemen e… bai… asko. Ta behintzat handik kamiñuek ez dakit akabau zittuen. Etorri zien behintzat banaka-banaka. Esaten auen gurien aittek “Hauxe dok ona!“ gero Jua… Iñigo, Jesus Iñigo ez, Joxe Mari be soldau. Klaro, hartu auen ha be soldau. Eta berak, aittek, kontaute auken zenbat hillebetien bere semiek egon zien, ba, kartzelan eta mil…e, soldau. Ez dakit zenbat hilebete, ahaztu… horixe ahaztute daukat. Baiña asko e…!
-Bai, bai, hor batzuk eon zien.
-Ta geu bakarrik.
-Zortzi eta beratzi urte-ta pasau zittuein e.
-Bai.
-Soldauskie, gerrie edo zeran…
-Bai, bai, bai, bai. Eta hiruren artien ez dakit zenbat urte.
-Urte pillia, hirun artian.
-Aittek kontetan auen.
-Bai, bai, bai, bai.
-Bai.
-Mekatxis la mar.
-Ba ta ama, o aitta, ba… klaro, biherra auen itxurie ta gurien aitteri abixetan utsien zera kargixe… kargie jasoteko Anporretara. Anporretara eta hor, San Kristobalera be bai. Ta orduen ez auen kamiñorik! Eta buenooooo dana lokatzie, dana etorten zan ta…
-A burdixakin?
-Bai, burdixakin. Burdi e bai, honeik tronkuok e, beste… burdixe da diferentia. Motzaua burdixa, errubera bi eta zer batzuk lotzeko, tronkuek arrastretako.
-A arrastrian erueteko, ia, ia.
-Eta ba zeroi be, hor auen gurien auen hori itxurie ta erun auen kaiñoiren bat edo, jasoteko horra be eruen auen be, aittari deiketan utsien. Eta…
-Idixak zeukotzuein etxian?
-E?
-Idixak etxian?
-Etxien idixak! Ta hor geratu zien idixok, ez dakit…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia