Arrasate (Gipuzkoa)

Militarrek etxetik irteteko agindua

Militarrek etxetik irteteko agindua <p>Latorre jenerala auzoko Etxezarreta baserrira etorri zen. Bertako jauna zaldi gainean ibiltzen zen bere lursail zabaletan. Egun batean, Latorre jenerala Zeleta baserria ikustera joan zen; eta, hurrengo egunean, etxetik alde egin behar izan zuten. O&ntilde;atira joan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Latorre jenerala auzoko Etxezarreta baserrira etorri zen. Bertako jauna zaldi gainean ibiltzen zen bere lursail zabaletan. Egun batean, Latorre jenerala Zeleta baserria ikustera joan zen; eta, hurrengo egunean, etxetik alde egin behar izan zuten. Oñatira joan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero, lelengo, zegatik e hori, esan nutsun nik, jeneral Latorre, etorri zan zerera, horra etxe haundire, Etxezarretara. Etorri zan.
-A, hori, aberatsen edo…
-Bai, hori.
-Madrileñua edo nungua zan hori?
-Ez, berori, nik pentsetan dot, nik ez dakit, o Madridera etorri bazien be holan hemen txikitxotan edo etorritte edo izengo zien. Baiña bestela horreik beti hor bizi izen zien e. Eta gero ezkondu zan hori, hori, mutil zaharra ia, ezkondu zan alargun bat… señora, baiña zelakue? Guapie e. Xei… zenbat seme-alaba? Bost bai. Bi neska…
-Bergararra edo ez zan hori?
-Ez, ez. Honeik, berau bizi zan hor Hernanin edo, Tolosa aldien-edo bizi zan hau alargunau. Han auken txaleren bat. Eta ez dakit nundik, behintzat hori e… Jesus Mendia orduen gerra denporan auela esaten auen alkate, eta haren bittartez-edo ein auen behintzat hori ezautu auen. Ta hori señoriaz etorten zan asko. Baiña nik holan ezautu bera, nox hil zan ta…ez naz akordetan. Kaballuaz ibiltten zana bai. Zegatik bidiek auken, hasi Etxezarretan eta zereko, ixe zereraiño, itturrixe baeuen ba Arruenekue edo? Ixe haraiño. Euren holan erromarak zerrauta. Eta paseolekuak eta gero bestaldetik ixe San Prudentzioraiño.
-(Laguna) Ta mendira gora be…
-A, mendira. Ta zelako bidiek eindda? Kamioiek-eta igoten auen. Ta Sagastira ta. Zelako sagastixek gaiñera! Bueno.
-Bueno, baiña…
-Bai!
-Bueltau gaittezen, el jeneral hori…
-Bai! Hori, hori. Jeneral, a, bai, hori. Ba jeneral hori etorri zan horra. Eta egun baten, gure etxera. Atie jo auen ta… eskerrak klaro tia Bitori ta tia Euxebia azen etxien. Hiru ume bakotxak. Bi. Tiak bi te bestiek hiru. Eta… “Quiero ver esta casa“. Ta karo, ha etorten zanien, edo pasetan zanien be bilddurrez danak. Igo auen ta… “Casa ventilada, muy ventilada…“. Eta klaro, etxe barrixa ondion, zenbat denpora zan ba, einddakua?
-Hori Zeleta?
-Hori Zeleta. Eta… Zeleta lehen zan bi pisokue. O… bi bizitzakue.
-Bi bizitza?
-Bi bizitza. Baiña gero, gure aittek edo erosi auenien, ba, ein zan bat. Bai. Ta haundixa, haundixa, leku haundixek han buenoooo azen.
-Akatzuen ura.
-Bai, ure. Deposittuen, bai.
-(Laguna) Deposittuekin ura etxien.
-Etxien.
-(Laguna) Gero baiñeria, baiñua, kuarto baño.
-Bai. […] Eta honek…
-Etorri zan, eta ikusi euen etxioi eta…
-Etxie ikusi auen eta ba “Casa ventilada“. “Casa ventilada“… hurrengoko egunien lelengo bieldu zittunak Osiñakuek zien. Osiña, ia ha be, desapareziru ez baiña familixie geraketan die hiru edo lau baiña haik be ez dakit nun egon zien, gaiñera. Gu Oñetire juan gitzen.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia