Urnieta (Gipuzkoa)

Gerran, baserria frontetik gertu

Gerran, baserria frontetik gertu <p>Gerra garaian, soldaduen arteko borroka izan zen beraien baserritik gertu. Beraienera etorritako soldadu askori eman zieten kafea. Borroka hartan hil zituzten mutil batzuen istorioa kontatzen du. Baserri batzuetan, oso gaizki pasa zuten soldaduen etorrerarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, soldaduen arteko borroka izan zen beraien baserritik gertu. Beraienera etorritako soldadu askori eman zieten kafea. Borroka hartan hil zituzten mutil batzuen istorioa kontatzen du. Baserri batzuetan, oso gaizki pasa zuten soldaduen etorrerarekin.

Transkripzioa

- Eta nik ezautu dittut Poxentarren, hemen Xoxokatik goro mendi bat bada Pardake. Ta Pardaken zeuden eskubik, soldadu pilla ta beste pilla ezkerrak esaten zitzaion Onyiko puntan. Eta hemendikan jun zian, Pardaketikan Onyia haik bialtzea ta jun zien gutxi. Ta gure baserrin, Poxentarren goiz hartan, esnia bazeon behiena ta esnia ta kafesnia ta esnia ta kafesnia eman ziyen soldadu hairi pilla. Ta bat sartu zun tolosarra eta boluntaiyo eoten omen zan ta zittun hamalau urte. Jexus Mari Alberdi Iraola zan. Nik begitan dakat mutil politta. Han utzi motxillak eta gauzak eta frentea, aurrea. Ta ze in zun? Onyiko punta jun zan, [...] haundiya jarrita bestia, hua barrena sartu ta bertan hil zuen. Beste mutil haundi bat ekarri zuen hilda. Hango sukaldian luze-luze lurrian jarri zuen, mutil haundiya ematen zun eta beste anai bat omen zun harek eta hua holaxe jarri ta nearrez ta nearrez, Poxentarren ikusi giñun guk hoi. Ta gelditu zan odol asko han, ta gure amak erreka jun ta igande batian ta erreka odoletan. Hoi ikusi giñan ze pasa zan baiño haik fuerteo eon Onyikoak ta bestiak bat hil, bi hillak eta bestea [...] ta honea Tardakia. Ta haik han geldittu zien, gorrik esaten zitzaien eta hurrungo eunian, berriz, hortikan tropa haundiyoa jun eta Onyikok Santa Barbara bialdu zittuen. Santa Barbara. Hoi ezautu genun guk.
- Eta Poxentarrira juten zian haik, launtza eske edo janari eske edo?
- Han utzi motxilak, motxilak utzi, beren fusillakin, mendia bestiak bialtzea. Frentia, bata bestiai gogor itten, pentsa!
- Eta zuen etxian nolatan sartu zian, esan nahi det?
- Ba, haik libre zuen, dana libre zen oain asko bezela, ordun libre zen. Gauzak uztea ta kitto.
- Ez iñongo permisoik esan...
- Ez, ez, ez, ez. Hemen gaizki ibili zen jendi oso ordun, hemen horko basarrin'e nere ahizpa zeon ta ganadu dana bialdu, libratu ta oso-oso txarki pasa zen. Hemen, Aierdin'e, hor'e soldaduk asko eon zian eta hemen, zea hontan, Xoxoka inguru hontan oso gaizki pasa genun.
- Ta tiro-hotsak eta gauzak?
- Tiro-hotsak ta bai, bai, etxetikan ateatzen baziñen pixkat bista, seitun hasten zian tiroka, handik ta hemendik. Oso gaizki ta geo azken batian.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia