Urnieta (Gipuzkoa)

Anaia gerran hil zen

Anaia gerran hil zen <p>Anaia gerran hil zen Zaragozan. Gorpua etxera ekarri eta hileta egin zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaia gerran hil zen Zaragozan. Gorpua etxera ekarri eta hileta egin zioten.

Transkripzioa

- Ta geo azken batian, anaia Zaragozan hil zen frentian. Ta geo gorputzak ekartzen zittuen herrira ta hamazazpi eunea ekarri zuen Urnieta. Guei, hiru, nere hiru ahizpa jun zian Zaragoza ta bizik harrapatu zuen. Hitz ein zuen eta arreba jun zian gau hartantxe hil zan ospitalian. Ta hamazazpi eun Urnieta etorri ta entierroa itten zan eta preparatzen zian mutil koskorrak hamabi urtekoak, hamalaukoak soldadu jantziyak bezala bere kaxketiakin, fusillakin entierrua itteko, aizu! Hau ibillia dao, hau aittona, ibilitta dao hala.
- Ze gogorra izango zen orduen...
- Oso gogorra.
- Senideantzako ta.
- Oso gogorra, gurasoentzat oso gogorra, trixtia.
- Gerrako kontuk ezta?
- Bai, gerrako kontuk baiño txarrak; abioiya "ran, ran, ran", bueno kañoi soiñuk-eta.
- Abioiyak eta hola akordatzen zea zu ikusirikan?
- Ba, akordatzen naiz abioiyak soiñu bat ibiltzen zuen, bildurgarriya, bildurgarriya! Holaxen ba, geo hoita bi urte arte Poxentarren ibili nintzan ni.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia