Mañaria (Bizkaia)

Lau urterekin, aita gerran galdu

Lau urterekin, aita gerran galdu Berak lau urte zituela, aita gerran galdu zuen. Oraintxe jakin du Bilbo ondoko Santo Domingon hil zutela. Ama diru-sarrerarik gabe geratu zen alargundu zenean, eta Agrariako hilerokoa ordaintzeko larri ibiltzen zen batzuetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Berak lau urte zituela, aita gerran galdu zuen. Oraintxe jakin du Bilbo ondoko Santo Domingon hil zutela. Ama diru-sarrerarik gabe geratu zen alargundu zenean, eta Agrariako hilerokoa ordaintzeko larri ibiltzen zen batzuetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aitte gerra denporan altxau ebean kinttadan eta ez giñun euki geidxau daturik, ointxe arte. Ointxe jakin duaz zelan aitte Santo Domingon hil aben. Hil abien.
- Nungo Santo Domingon?
- Hamentxe, hamentxe, Bilbon edo non da hori santo Domingo? ba hortxe, hortxe. Juliuen hamahiruen, hamaikan. Hamahiruen, hamahiruen, San Antoniño egunien. Nerbiosa nau. San Antoniño egunien zelan hil zan hortxe.
- Oin jakin dozu hori?
- Ontxe jakin dot, ontxe arte ez dot jakin.
- Eta oin arte bapez?
- Ontxe, urtebet ez oniño honantza. Jakin dot zelan hortxe hil zan nire aitta.
- Eta horrek papelak eta sekula ariñau ez zenduzen…?
- Ez, eta nire amak kobretan hasteko ez eukan nire amak sueldorik, berak pagetan aban zera hori, kuota bat, eta hirurogeita bost urteaz haixe ipiñi etsien. Hogeita hamabi urtaz nire ama alargun geratu zan eta ez eban euki sueldorik, iñundik txakur txikirik bez. Berak pagetan abana hirurogeita bost urtegaz hasi ziren, hasi jakozan emoten. Hirurogeita bost urtera arte. Ta haixe pagetako hillien, haixe pagetako ez daitz hogei, hogei pezeta edo holan izeten zan, pezetak, hogei pezeta izeten zan hillien emotie, ezta? kuotie pagetako. Haixe pagetako sarritten dirurik ez ta ba hille bikue hirukue-edo pagetan aban, azkenien pagetan aban, noz o noz pagetan eban. Eta hirurogeita bost urte kunplidu [jakozanien], handik, handixeik toketan zanetik emon, pagetan hasi jakozan. Eta harexegaz bizi izen zan nire ama.

Egilea(k): Gontzal Fontecilla

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia