Bergara (Gipuzkoa)

Hildakoen alde otoitzean

Hildakoen alde otoitzean <p>Sototik irten egiten ziren arriskua pasatutakoan, eta etxe barrura joaten ziren. Ez zekiten zer zen gerra ere. Ezagunak hil egin zirela entzuten zutenean, otoitz egiten zuten. Gorpurik ere ezin ekarri.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-270-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sototik irten egiten ziren arriskua pasatutakoan, eta etxe barrura joaten ziren. Ez zekiten zer zen gerra ere. Ezagunak hil egin zirela entzuten zutenean, otoitz egiten zuten. Gorpurik ere ezin ekarri.

Transkripzioa

- Gu danok han egon puxkaten, eta gero, ba, diar eitten zeben "bueno, pasau dala, abioiak pasau diela eta ya bakia daola" eta orduan jendiak urten eitten zeban gordetako lekutatik urten, sotanotatik-eta urtetzen zeben, eta bakoitxa bere etxera juaten orduan, [eskutatzaile antzat] geure lekura, ez zeuan kanpora ibili biharrik e, kanpora, danak etxera, barrura atzera.
- Eta gerria hasi zanian, lana-eta jarraittu euen edo fabrikak geratu ein zien edo...?
- Ba, gerria hasi zanian, guk… hasieria, ba, batian, enredua daola ta bestian ez dakit ze daola ta hola bai, baiña, karo, ez zekigun gerria zer zan. Zer zan bez! Izena bai, baiña zer dan ez, ze izaten dan. Ta gero, ba, gerria, bat hil zala ta bestia… mutillak, soldaua edo, mendixan zerela ta haura be hil zala, ta haura bestia be tiroka hil dabela ta… entzuten giñuzen geuk ezautzen giñuzen mutillak hil ziela, horrek danak hil ziela. Eta, klaro, horrek danak… jakin eitten giñuzen eta, bueno, ze itten giñuan? Hil dien horrek daneatik errezau deixoun, errezau deixoun horrei, ta horrei errezau, zerura joan [deixezen]. Eta hori eitten giñuan, baiña besterik ezin ein! Gorputzik be ezin ekarri. Ez ba! Mendixan igual [hil zien] ta mendixan hil baldin badie, han geldittuko die, kitto.

Egilea(k): Lorena Elexpuru Gil (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia