Miren Aldekoa Gorospe
Mañaria (Bizkaia) (1932)
Biografia
Arrueta auzoko Iturri baserriko alaba. Gurasoak ere Mañarikoak zituen, aita bere jaiotetxe berekoa zen. Umetatik oso bizimodu gogorra ezagutu eta izan zuen. Lau urte zituela, aita gerrara joan eta ez zen berriro bueltatu. Hori dela-eta, amak etxeko eta kanpoko lanak egiten zebilela, berak bere neba gaixoa zaindu eta etxeko martxa eramaten lagundu behar izaten zuen. Ez zen ia eskolara joan eta lehengusu baten eskola partikularretara joan zen. Baserriko bizimoduarekin lotuta bizi izan da beti. Senarra Dimakoa du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAN-005 | 2011 | Mañariko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MAN-006 | 2011 | Mañariko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MAN-025 | 2008 | Mañariko grabazio zaharrak | Maria Luisa Gonzalez - Igone Ikobaltzeta | ||
MAN-026 | 2008 | Mañariko grabazio zaharrak | Maria Luisa Gonzalez - Igone Ikobaltzeta |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute