Mañaria (Bizkaia)

Basora ira ebakitzera

Basora ira ebakitzera <p>Miren gaztetan bakar-bakarrik joaten zen basora ira ebakitzera. Ira behien azpitarako erabiltzen zuten, han sats bihurtu ostean soroan zabaltzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-005-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Miren gaztetan bakar-bakarrik joaten zen basora ira ebakitzera. Ira behien azpitarako erabiltzen zuten, han sats bihurtu ostean soroan zabaltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehenago, gazte-gaztetatik jueten nintzen ni basora ira ebaten be. Irie badakizu zer dan?
- Bai.
- Jakingo dozu. Ba ira ebaten, bakar-bakarrik. Bakarrik.
- Han inguruko basotara?
- Hombre, iguel etxetik ordubeteko bidien. Oingo moduko gauzaik ez eguen orduen, orduen trakil juten zan. Auzuek be jueten zien, auzu aldamenetara ta, trankillo.
- Ta ze joaten ziñen burdixegaz?
- Bai, burdixagaz /burdixaz/. Ordun burdixagaz. Oin badaoz traktorak eta gauza asko, baina ordun burdixagaz, behixekin ta bidiek be txarrak. Oin bidiek be onak daoz. Ba bidiek be txarrak eta… hantxe, ahal dan moduen.
- Ta irie zelan batzen zendun?
- Eskoo… zeragaz, eskobilliegaz, zeragaz.
- Eskobariaz?
- Eskobariaz batzen giñun. Batu ta egin pilluen ta kargatu ta… Seirek arte bihar egin gizonak Izurtzan eta hara etorri ta, guk eruan hara burdixe ta han kargeu ta barriro etxera ta... ene!
- Ta irie zetako?
- E?
- Zetako ibiltten zenduen gero?
- Irie? [---] azpixe egiteko. Gabetan, gabetan edo lohie edukin orduen behixei azpixe egin biher jakien /bijakien/ haregaz lo egiteko.
- Kortarako.
- Kortarako. Haregaz gero basuen iminten zan satsa, solorako,
- Behien ganie zer zan ba, zan porlanezkoa edo?
- Oin bai, oin gero porlanezkue. Baia lehenengotan porlanik ez. Lurre. Lurre lehenau, gero guk ipini giñun porlana ezta? Ta gero porlana gitxiau biher ebazan /biherbezan/, ze txizek eta zerak korridu egiten aban bai, korridu egiten aban dana. Ba oin, gero, zementu bota geuntson eta gero hobetu, gero hobetu…
- Ta azpixek egiteko…
- Azpixek egiteko iria.
- Ta horregaz gero satsa esan dozu?
- Gero satsa […] han bustitten zan… pillora bota ezta? Han pilluen egiten zan satsa. Satsa solorakue, solorako. Soluen gero… soluen zabaltzen zan.
- Bai zabaltzeo.
- Soluen bai, holantxi.
- Eta gero irie barik, geroko satsa zelan egiten zenduen?
- Gero ez giñun egiten satsik. Gero serriñe ta iñoz ekarri, gutxiau bihar izeten zan ha, ze idie bota ezkero zementuen korridu egiten otsien ba, idiek. Ta zera bota ezkero, pinurrixek eta bota ezkero […] geixau, hobeto, behixek aguantetan abien. Oin idie eurentzako hobiaue, beruaue negureko.

Egilea(k): Gontzal Fontecilla

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia