Berak gobernatzen zituen etxeko abereak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan ardizain ibiltzen zen. 80 ardi inguru izaten zituzten, baina gerra-denboran bai erreketeek eta bai "gorriek" ardiak kendu zizkieten eta 42 ardirekin geratu ziren. Berak zaintzen zituen abereak, asko gustatzen zitzaion lan hori. Ganaduari jaten ematera ere bera joaten zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: ARE-027/007
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Erreketeak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Eta esan dozu ardizain ibiltzen zinala, ezta?
-Bai.
-Ardi asko zeukazuen, ezta?
-Bai ardi asko gauken. Larogei ardi edo gauken, baiña kendu oskuen reketiek hogei kendu oskuen, ta gorrixek beste hogei. Eta geldittu jakun ba beste... berrogeta bi ekarri gittuen etxera. Nik ardixak saltzeik ez neuen nahi. Nik gure nutsen zerai, orduan horrei, bueno!, ganauei, bueno! Ein biharrez eitten nuen, tian etxien gengozen, Suiñan egon gintzenien ez, han beti ondo. Andrazartxo bat zan ta betik kafie gaur emungo dotsuet baiña bixar ez, gastau jat eta. Baiñe betik kafia. Goxien-goxien kafie. Gero handik ardixendako jana eitten fan gitzen ba tian etxera, eta ganauekin be bai, eta eguardixen-eguardixen fan biher izeten gauen, txorroki-txortie eruen bihar izeten gauen ganauendako. Bixkarrien hartu eta gero solora arbi etaratzera. Arbixe janda baeuen ganauak edo, lengusiñiek esaten usten: "Zuk zera in bihozu, hori jandakuoi etara". "Joño, heuk zegatik ez don etara biher", nik. "Heuk zeatik ez don etara bihar? Heuk etaratzen bon, nik etarako jonat". Holan hasarretu eitten gitzen bixok. "Nik amai esango jotsanat". "Esaixon nahi bon!". Eta holan ibiltzen gintzen. Eta harek amai esaten utsen eta niri hasarre eitten usten tiak, baiña "allá películas". Eta gero etortzen gintzen. Baiña beti kargauta etorri bihar izeten gitzen ganauendako zeozer jana ekarri bihar izeten gauen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!