Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: harri-harrika, tortolosetan, karta-jokoan...

Umetako jolasak: harri-harrika, tortolosetan, karta-jokoan... Arbi burua erabiltzen zuten jolaserako, baloiaren ordez. "Harri-harrike" jolasten zuten. Eskola ostean, karta-jokoan ere aritzen zen eskolako lagunekin. "Harri-harrike" jolasaren inguruko azalpenak. "Tortoleska" eta kanikekin ere jolasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arbi burua erabiltzen zuten jolaserako, baloiaren ordez. "Harri-harrike" jolasten zuten. Eskola ostean, karta-jokoan ere aritzen zen eskolako lagunekin. "Harri-harrike" jolasaren inguruko azalpenak. "Tortoleska" eta kanikekin ere jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskola ... jolastu eta egiten zenduen rekreuan?
-Bai, eta zerakin ein biharrien, baloiakin ein biharrien arbiburuakin. Je-je. Arbixen burue jakingo dozu zer zan. Ba haretxen arbiburuakin jo ta belaune, ederra belaunekue hartuta ibili nitzen zereko Untzilleko plazan. Bueno!
-Gogorra izango da arbiburua.
-Bueno! Orduan bai gogorra! Oin, e, gogorrekuek pasau die baiñe. Oin, e, hementxe sillan.
-Beste ze jolas eitten zenduen?
-Ba jolasak zerien harri-harrike, ta bestela beste jolas asko ez. Beste jolas asko ez jat /etxat/ akordatzen. Eta mendixen gebitzenien, ardixekin ibili nitzenien hara fanda lagunekin Suiñako zerien jokuan be bai, kartakin jokuen be itten geuen lagunekin. Orduen eskola osteko lagunek, eskolakuak. Han itten gauen, mendire etortzen zien bertako lagunek eta mordue jardutzen gauen zazpitterdixen jokuan, han eskolan ibilitta gero.
-Eskolia ta gero?
-Bai. Zazpitterdixen jokuen eta holan.
-Eta bestia esan dozu harri-harrika?
-Harri-harrike, bai.
-Eta zelan izaten zan hori?
-Ba arraixak ein zerien eta harri bat ifiñi eta haretxekin harrixakin. Harri-harrika.
-Lurrian?
-Bai, ein zerien, losan edo [honen moduan] dauen lekuen zer batekin, harri zuri edo klarionakin-edo ein zera ta hantxe, haxe pasau barik zerak eitten, zeiñek irabazi. Eta holan, holakotxiek. Eta besterik... Zerak, eraiñ sokiakin, gora bota zera eta han harrapatzen beste bat, ez dakit zer zan. Zela izeten zan ahaztuta daukat haxe. Eta beste jolasak, tortoliska be bai. Tortolisak ifiñi eta klak! jo ta.
-Zelan eitten zenduen tortolisekin?
-Tortolisekin ifiñi zerien eta klas! jo ta aldrebes ifiñi lelengo eta zuzen ifintzen.
-Buelta emun bihar?
-Bai, buelta emun bihar eskuakin atzaparrakin jota. Holan. Eta holakotxe jokuak.
-Kanikarik eta eukitzen zenduen?
-Bai, kanikak be bai. Kanikakin be bai.
-Eta ze egiten ziren, erosi edo norberak egin edo?
-Ez, erosi edo ez dakit, ala norberak zerakin itten zien. Igual norberak eingo zien zerakin, horrekin porlana zerakin, igual bai. Edo erosi be igual. Orduen merkiek egoten zien baiñe diruik ez jeonan /etxeonan/, haxe tristiena, haxe tristiena. Gauzak merkiek eozen baiñe norbera merkiaue. Je-je, norbera merkiaue!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia