Zarautz (Gipuzkoa)

Umetako jolasak eta gaiztakeriak

Umetako jolasak eta gaiztakeriak <p>Umetako jolasak: pilota eta sokasaltoa. Txori-habiak apurtzen ere ibiltzen ziren. Gaztetako beste jolas arriskutsu bat: karburoa pote baten uretan jarri, su eman eta potea zeinek gorago bota.</p>

Umetako jolasak: pilota eta sokasaltoa. Txori-habiak apurtzen ere ibiltzen ziren. Gaztetako beste jolas arriskutsu bat: karburoa pote baten uretan jarri, su eman eta potea zeinek gorago bota.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hala mouzko paeta bat bilatuz gero, pelota. Baloia gutxi. Bazan. Bueno, [...] gure etxetikan nahiko hurbil zan, baiña hori zailla. Gero [...] sokasaltua ere bai, pixkat berotze aldera ta. Gero, zuhaitzian gora iyo ta txolarrian kabiyak lapurtzia. Hori´re ya "estaba a la orden del día”. Ta beste bat nik noixian behin [...] ikusten nuna zan... peligrosua, eta ez zuen nahi izaten etxeetan´e. Orduan karburua zan, basarri batzuetan argirik ez zeolako, kinkiantzako, karburua. Eta iten zan: hondarrakin zerko bat ein, barruan hueko bat jarri, hara ura bota, ur hortan karburo [...] intxaurran neurriko karburo pusketa sartu, potia jarri gañian, ta [alditikan] aldamenetik halako zulo txiki bat pote horrei. Su eman harei, ta potia zeinek gorago bota.
- Ta karburua izaten al zan bat´e?
- Karburua, bai. Karburua hemen Errekondonian eta geo Pionian saltzen zan. Zer dan badakizu karburua?
- Bai, bai.
- Saltzen zan. Basarri askotan pistoi bateko su horrekin ibiltzen zalako. Hura asko iriki edo gutxi iriki, tantua [eroi] edo asko iriki sua iteko. Hori ibiltzen zan. Basarritan toki askotan [...].

Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia