Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Berak egindako lana besteen sabelak betetzeko eta beraiek gose

Berak egindako lana besteen sabelak betetzeko eta beraiek gose "Gorriei" ahari zikiratu bat saldu behar izan zien eta orduan hil zuen lehendabizikoz animalia bat; nola hil zuen kontatzen du. Besteek jan zuten, baina beraiek ez. Esnea ere animalientzat-eta behar zuten, eta beraientzat, antza, ez zuten; goseak zeuden. Orduan kantina ez zuten osorik betetzen, betetzeko falta zen zatia errekako urarekin betetzen zuten, beraientzat ere esne pixka bat izateko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Gorriei" ahari zikiratu bat saldu behar izan zien eta orduan hil zuen lehendabizikoz animalia bat; nola hil zuen kontatzen du. Besteek jan zuten, baina beraiek ez. Esnea ere animalientzat-eta behar zuten, eta beraientzat, antza, ez zuten; goseak zeuden. Orduan kantina ez zuten osorik betetzen, betetzeko falta zen zatia errekako urarekin betetzen zuten, beraientzat ere esne pixka bat izateko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Beste behin geuk saldutako zera gorrixei, arai kapau bat etorri jakun kuadrillara. Eta kuadrillara etorri zanien e, boooo! eindda etorri zan eta. Ene ba!, araixe etorri jaku ardi kuadrillara; eta tioi esan gutsen: "Ze in biher dutseu /bietsau/ hari?", eta, "ha? Hil eta ekarri". Nik lelengoko krimena orduentxe ein neuen. Bai. Aurretik ikusitte, ta bueno. Arai kapau horri sartu nutsen kutxillue, narrutu nauen, erdibittu eta lehengusuek eta bixok txorroki zerien... Txorrokixe jakingo dozu zer dan, ezta? Arte-orrixe, eta haretxen zerien, erdixen sartu ta erdibittu ta etxera ekarri gauen zeera, tian etxera. Ta ekarri gauen eta, ene!, geu jan barik, guri ez oskuen probatzeko emon eta eurak jan zeuen. Ederra! Hori goguan neure bizi guztien, e. Bizi guztien!
-Zuk ekarri eta eurak jan.
-Eurak jan. Eta gabian kipula apartatzen, gabien biharra eitten gauen. Eta gero beti eukitzen gauen, eta gero gure tiok euken geu jan barik gero ardixek, billotxak esnie bihar izaten daue hazteko, eta beti esnie biher izeten zeuen gure tiok. Eta geuretako esneik ez, eta zerandako be ez. Eta amak esan usten: "Horrek kantiñie beteta eruan ezkero konforme dao". "Eta zer eingo dotsau?" Geuk egositte laga gaozen etxien, Parraixeko etxe baten gengozen eta ardixek be hantxe gauken. Batu ardixek eta ze itten gutsen? Ba kantiñ hola zatitxo bat bete barik euen eta fan Urketxerrekako errekara, beteten gutsen eta gizona konforme. Eta geuretako esnie lagatzen gauen eta billotsendako be bai. Eta gizona ya! Bestela eruten ez bagauen beteta... Esaten gauen baiña, geu gosiek eta horrei eruen dana-ta, ze in biher dogu /biou/ ba. Eta haxe akordau jaten. "Ama, ze in biher dutseun bakitzu? Hoixe". Ta konforme gizona.
-Ura bota?
-Bai. Ya está.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia