Donostia (Gipuzkoa)

Zaldi-karroa txukun-txukun beti

Zaldi-karroa txukun-txukun beti Bulebarrean edo Bretxa inguruan uzten zuten zaldi-karroa. Nolakoa zen beraien karroa. Toldoa. Igandero garbitzen zuen. Zaldiaren aparejoak betunarekin iluntzen zituen. "Canela" zaldia. Animalien izenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bulebarrean edo Bretxa inguruan uzten zuten zaldi-karroa. Nolakoa zen beraien karroa. Toldoa. Igandero garbitzen zuen. Zaldiaren aparejoak betunarekin iluntzen zituen. "Canela" zaldia. Animalien izenak.

Transkripzioa

-Karrua bulebarrian aparkatzen zenuten?
-Bai, karrua...
-Ze tokitan edo nola izaten zan hori?
-Bueno, aparkatu ziteken enbarazuik iten ez zun erozein tokitan. Hor, Bretxa inguruan, bai. Ta guria zan… zaldi-karrua zan, e, ordun zian karruak ba koloretakuak; bueno, guria adibidez zan: kaja… kaja zan, e, berdia. Esmalteakin, berdia. Geo, e, kurpillak zitun gorrik. Llantak burnizkuak, eta kurpillak zea gorrikin. Eta… geo, guriak zun toldua. Danak ez zuten toldua izaten, e. Guriak zun toldua, hola tela… toldo plastifikatua bezela… plastifikatua bezela, hola; beltza, hola arkuan. Ta ni goatzen naiz ba igandero jaboia ta urakin garbitzen nula. Kotxe bat, kotxiak oain bezela. Bueno, oain kotxia ez det garbitzen nik, e, baiño bueno. Eta bai, jaboia ta urakin zea, afarrakin-ta ondo-ondo gero aklaratu... Eta aberian gustatzen zitzaidan baita… Nere aitak esaten zun banidadiak zirela, baiño nei gustatzen zitzaidan asko betuna… zapaten betuna… zenbat kaja gastatu nitun! Aparejutan, zaldiyan aparejutan ba betunakin in, zeatik betunak… aparejuk zian ba… ba larruzkoak. Beltzak. Eta berriyak zeudenian zeuden ba zapata beltzak bezela. Baiña geo denboakin, ebiyakin ta /da/ ez bazenitun garbitzen, ba itsusitu iten zian, gelditzen zian ba… itsusi. Arratoi koloriakin. Ta brilloik gabe ta hola. Eta nik ematen zien zea, e… larunbatetan ba ematen nien… larunbatian ez, ostiralian, zeatik larunbata ta… Ez, ost… larunbatetan, bai. Igandian etortzen nitzan ni zaldi-karruakin, Donostira; esnia ekartzea bakarrik. Tratuba ez zan ekartzen. Eta ematen nien betuna, beltza. Eta… geo ba pixkat utzi legortzen, eta zepillua… zapaten zepilluakin brillua atea, o zapi leun batekin… Eta geo zuten baita ba… apaingarriak zitun. Zea, kabezalak zuen hemen hola… e, brontzezko tira bat. E… holako, hemen hola, eta geo kollaria eta hemen ere beste bi txapa, baita ere brontzezkoak. Brontze edo “latón”… “Latón”, latoia, bai. Eta Sidolekin ematen zenien eta gelditzen zian “brillante-brillante”, bakizu, latoia… ba bai, geo gelditzen da oso polita. Eta bueno.
-Karrorik dotoriena zuena izango zan...
-Ez, neria ez… Dotoriena ez, bazan... beste batzuk ere... Bazan Loiyolako neska batena, han kuartelan gaiñian bizi zanana… bueno, zoragarriya. Eta hola. Geo, zaldiyak, azkenekua biñipin oso… zea zan, majua zan, zan… Canela zun izena, eta kanela koloria zulako. Eta kopeta zun txuriya… ta zan, zan… abere… ederra, polita. Eta…
-Animaliyak… behiyek ere izena zuten ala zaldiyak bakarrik?
-Bueno, bueno… guk bagenitun behiyak… Klaro, neska koskorrak giñan, eta… bat bakit izena zula Ceferino. Pentsa, behiya zan, ta Ceferino. Ba nere aitak erosi zulako Ceferi… zeai, Ceferino izena zun gizon bati. Han, hor, basarri batekuai. Eta hola. Eta gero bakoitzak genitun geren behiyak. Hiru ahizpak ba… hola, ez? Oain, bestela izena-izena… ba ez, lotuta eoten zian eta bueno.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia