Eskoriatza (Gipuzkoa)

Lan banaketa baserrian; lixiba nola egiten zen

Lan banaketa baserrian; lixiba nola egiten zen <p>Gizonezkoek soloan lan egiten zuten eta emakumezkoek etxean. Bera 18 urte baino lehen fabrikara joan zen lanera. Emakumeek ere lan egin behar izaten zuten soloan, baina basoko lanak gizonek egiten zituzten. Lixiba emakumeak egiten zuen. Erreka etxe ondoan zuten lixiba egiteko eta hantxe garbitzen zuten arropa. Lixiba nola egiten zen: arropa ontzi batean egoten zen ur berotan sartuta, xaboi takoekin; gero errekan astindu eta eseki.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gizonezkoek soloan lan egiten zuten eta emakumezkoek etxean. Bera 18 urte baino lehen fabrikara joan zen lanera. Emakumeek ere lan egin behar izaten zuten soloan, baina basoko lanak gizonek egiten zituzten. Lixiba emakumeak egiten zuen. Erreka etxe ondoan zuten lixiba egiteko eta hantxe garbitzen zuten arropa. Lixiba nola egiten zen: arropa ontzi batean egoten zen ur berotan sartuta, xaboi takoekin; gero errekan astindu eta eseki.

Transkripzioa

-Esan dozu basarrixan umetan askotan ez ziñatela eskola juaten.
-Bai, ez gintzen faten askotan eskolara.
-Lanak ziela?
-Lanak ziela eta ez ziela, askotan ez gintzen faten.
-Orduan baserrixetan lanak zela repartitzen zien? Gizonezkuak eta...
-Ezebez, Gizonezkuek ba soluen eta emakumiek etxien. Ama beti etxien: etxien edo behintzet etxeko lanak eitten. Eta nik esaten (d)otsutena, ni fan nintzen hamazortzi urten baiño lehenao gatz fabrikara.
-Eta emakumiak soluan-eta ez eben laguntzen?
-Bai. Geuk be bai, geuk be aittei lagunketan gutsen. Idixekin ibiltzen zan, eta geuk be bai.
-Basoko lanak eta?
-Gizonak, gizonak. Aittak anaiekin.
-Eta lixibia eta erropa garbitzia?
-Hori amak. Eta gero erarie geukenien geuk be bai.
-Eta erropak garbitzeko zelan?
-Labadoraik ez auen, auen errekia. Zer haundi bat, labadora bat...
-Labaderua?
-Bai, labadero..., hoixe, harri haundi bategaz.
-Eta errekia gertu zeukazuen?
-Bertantxe, etxe onduan. Etxe ondo-onduan.
-Eta zer izen zekan edo daka erreka horrek?
-Errekiak izena? Sarrikortan ba, ez dakit nik, errekia. Hantxe garbiketan [gauen] erropia, eta [...] zela lehenau ez auen labadoraik eta ezebe... holaxe. Lehenengotan, gero jarri zien labadorak eta gauzak, baiña holaxe.
-Eta amari-edo entzunda lixibia zela egitten zan?
-Bai, otzara baten erropa zurixa, bai. Otzara baten ifintten auen eta gero egosi eitten zan ur beruaz.
-Zuk hori ikusi zenduan?
-Bai, bai. Hori ikusi dot nik. Hori ikusi dot. Gero faten zan haren ura harri batera. Hori ikusi dot.
-Eta zelan izeten zan orduan, otzara baten...
-Sartu erropia eta hantxe ur beruaz ifiñi otzara edo zer baten, bai.
-Eta egosi?
-Bai, egosi moduan, ura bero-beruaz. Egon hantxe, jaboia botata hantxe egon.
-Orduan jaboia bazeuan.
-Bueno, jaboia nik ez dakit, jaboi-hautsa ez, hori takuak, takuak. "Más bien" takuak.
-Eta han ur bero-beruakin...
-Hantxe egoten zan erropa zurixa, izarak-eta. Bestiak beste...
-Eta gero handik atara eta...
-Aklarau, alberkan aklarau, lixibia ein.
-Lixibia zenbatero egitten zan? Ez zan egingo egunero...
-Hori zeroi erropienoi?
-Bai.
-Hori hillien behin igual. Horrek izarok eta horreik ba holaxe. Baiña izarak izeten zien senduak.
-Eta egoten zan andren artian, harek lixibia egin dau eta zelako erropa zurixa dakan, eta...
-Beti hori egoten da, e.
-Harrokerixia...
-Hori beti egoten da. Hori beti.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia