Tolosa (Gipuzkoa)

Baserrian, lan ugari

Baserrian, lan ugari <p>Lehen, baserrian berandu arte aritzen ziren lanean. Goizean, berriz, goiz jaiki behar izaten zen behiak jezteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, baserrian berandu arte aritzen ziren lanean. Goizean, berriz, goiz jaiki behar izaten zen behiak jezteko.

Transkripzioa

- Ordun gustoa jungo zan mutil gaztia. O hala´re lan gogorra zan?
- Eee, gogorra… ordun lan gogorra… halaxe ohituta egoten zan ta lan gogorrik ez zan /etzan/. Oain ibiltzen die /ibiltzeie/ gogorrak eta ez dakit… baiño ordun lan gogorrik… Dana halaxe ohituta zeon, ta lan gogorrik ez zan izaten ordun. Oain, iluntzen´e zortzitako apaltzeko presto gare, ohia juteko presto gare. Ta, ordun, gauen hamarretako txistue jo ta belarra ebakitzen igual aitzen zan, ta bastante aparte, ta etxea etorrita´re lanak in in ber: behiak jetzi o belarra [goiko] ganbaraa jaso ber zala o zeoze. Ta, ordun, hamaikak, hamabik, lanen holaxe jotzen zuen. Ta goizen jeiki ein ber, seiek aldera berriz´e behintzat, arriba! Orduko bizimodue horixe zan. Ta ordun dana halaxe ikusten zan ta, bate miraik bae, gustora. Gustora bizitzen zan. Aizu, nik ze esango dizut /esangoizut/.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia