Donostia (Gipuzkoa)

Aztiekin sinesten zuen apopiloa

Aztiekin sinesten zuen apopiloa <p>Aztiekin sinesten zuen apopiloa. Baserria nolakoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aztiekin sinesten zuen apopiloa. Baserria nolakoa zen.

Transkripzioa

-[…] bazenutela bat, hori zer da?
-Ah bai, zan… ez ez, soldatakin.
-Soldatakin?
-Bai bai, soldatakin, hua zan gizon bat oso jatorra, baiño zan, aii ez dakit nola esan, gaurko egunian, bildurgarriya’re bai alde batea, zeatik gabian, bueno genitun, gu bizi giñan gelak, “o sea” solairua, goiko, etxiak zun tartian malda bat, eta malda harek, malda hartan ba bihan zegon ikuilluba, ta gero malda hartan iyotzen ziñan, eta goiyan zegon etxeko sarrera, baldosakin ta, etxeko sarrera. Eta gero gorago, barrendik zeuden eskaillerak, eta goyen zeuden ganbara, eta gero bi gela, beren ohiyakin ta, bi gela. Eta gela hoiyetako batian iten zun lo. Eta beak ba, zeukan buruan ba zeuzkan gauza raruak, oso gauza raruak. Aztiyak ez dakit zer ta bakit zer ta, eta miñak zeuzkan nunbait ba, klaro, edadeko persona zan, ez dakit nik zenbat urte, ezta errexa kalkulatzia.
-Sorgiñetan-ta siñisten zun?
-Aztiyak bai, eta esaten zun aztiyak ematen zizkiola min haiek, eta aztiyak bai, aztiyak. Igual nabaitzen zenun ganbaran zebillela gabian, baiño oso ona zan eh, oso gizon ona zan bestela. Baiño aztiyatan siñisten zun, eta berak zitun min guztik eta gaitz guztik aztiyak ematen zizkiyon, bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia