Inaxi Altuna Etxeberria

Donostia (Gipuzkoa) (1941)

Biografia

Donostiako Martutene auzoko Antondegi baserrikoa, hiru ahizpatan zaharrena zen. Aita bertakoa zuen, eta ama, berriz, gertuko beste baserri batekoa, Paradakoa. Umetatik ibili zen baserriko lanetan. Animaliak oso gustuko izan ditu beti, baita loreak ere. Amarekin joaten zen Bretxako azokara, zaldi-karroan, “tratuarekin”: berdura saltzera. Esnea partitzen ere ibiltzen zen, etxez etxe, bera bakarrik, ama postuan zegoen bitartean. Moja kolegiora joan zen 14 urte arte, uniformea jantzita. 18rekin Donostiako Parte Zaharrera joan zen bizitzera, amaren aldeko amona zaintzeko; gero, Martuteneko amona ere hartu zuen etxean. Libre geratzen ziren logelak alokatu egiten zituen, diru pixka bat ateratzeko. Altzoko Karlos Artola harakinarekin ezkondu zen; Bretxan izan zuten harategia. Lau seme-alaba dituzte. Iñaxitaren ahizpa gazteena geratu zen baserrian, eta plazara joaten jarraitzen du.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-015 2009 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitaren aldeko familiaren historia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Baserrian bizitzen gustura Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Umetako jolasak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Belar ondua eta sega lanak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Sagardoa eta dolarea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Esnea eraman eta txerrijana jaso Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Lehengo bideak eta oinetakoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Tranbia eta gero, autobusa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Semaforoak eta esnea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Zaldi-karroa txukun-txukun beti Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Behizain, ipuinak irakurtzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Amona zaintzera, Donostiara Bideoaren ikonoa
13 Aztiekin sinesten zuen apopiloa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Etxez etxeko saltzaileak eta eskekoak Bideoaren ikonoa
15 Eskola garaia Bideoaren ikonoa
16 Oiloak eta txakurrak Bideoaren ikonoa
17 Hernanira zinera eta dantzara Bideoaren ikonoa
18 Txoriak tindatzen Bideoaren ikonoa
19 Idiak uztarrian lotzen Bideoaren ikonoa
20 Ferratzailearengana idiarekin oinez Bideoaren ikonoa
21 Etxean, beti zuka Bideoaren ikonoa
22 Senarra harakina Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia