Donostia (Gipuzkoa)

Lehengo bideak eta oinetakoak

Lehengo bideak eta oinetakoak <p>Zein barazki saltzen zituzten esaten du. Garaian garaikoa. Letxuga. Ordu erdiko bidea zaldi-karroan. Lehengo bideak nolakoak ziren. Oinetako garbiak eskuan hartuta. Abarkak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zein barazki saltzen zituzten esaten du. Garaian garaikoa. Letxuga. Ordu erdiko bidea zaldi-karroan. Lehengo bideak nolakoak ziren. Oinetako garbiak eskuan hartuta. Abarkak.

Transkripzioa

-Ze berdura eramaten zenuten?
-A, berdura? Bai, ba beida: azanaiyuak, tipulak, e... azak, letxuba... eskarola kizkurra, eskarola lisua, borrajak... e, zer gehiyo? Bainak, babarrunak... Bueno, loriak´e bai. Loriak, sisofilak eta hola, baita. Gauza bakoitza bere garaiyian, eta ba adibidez, zeukazun letxu sail bat, eta euki behar zenun pronto hua bukatzen zaneako beste sail bat atzetik zetorrena. Kalkulatuta beranduxeo... landatu eta... hola. Bai.
-Eta ze ordutan juten ziñeten, oso... oso goiz?
-Ez, ez, jendia hasteako. Jendia gutxi gorabehera ba oaingo morun, bai. Etortzen giñan ba... Bai, jaiki goiz in behar zan, jakiña, baiño bueno, ez dakit ordua. Tardatzen genun ordu erdi bat Martutenetik honea [Parte Zaharrera]. Bueno, kamiyotik, Martutene kamiyotik; geo jetsi´re in behar zan. Kamiyo jeneraletik gure etxea ba... birez bire juten baziñan ordu erdi bat, pasatxua. Geo... ta atajutik jeisten baziñan... ez naiz hitz egiten ari karroakin, e. Atajutik, birexidorretik ba... ba klaro, guk beti korrika eskola, atajotik korrika ibiltzen giñan; ordu laurden bat, hogei minutu, ez? A, eta gero beste gauza berexiya: ba, zea, e... oain ba bire guztitan dao hormigoiya, ez? Zea, kamiyuan dao... zea, nola esaten da? Cemento... ez!
-Alfalto?
-Asfaltua, asfaltua. Baiño toki guztitan, adibidez uain gue etxera ere cementoko, zementuzko biria do, baiño ordun ez. Eta, eta oain izaten dianak ba “carreteras comarcales” eta hola... ba barriyoko karretera jenerala kenduta, bestiak bazeuden. Ba ez zeukaten. Eta egualdi ona iten zunian izaten zan izugarrizko hautsa, eta egualdi txarra iten zunian lohiya! Eta ordun ba danok, basarritakuak, e, ibiltzen giñan, emakumiak, eskun oiñetakuak, garbik hartu, oiñetakuen barrenen galtzerdik jaso, sartu… Beida, Idoia, zuk ikusi zazu, etxe… barriyoko lenbiziko etxian… Ba etxia zan portala ta… hiru bizitza zitula uste det, bai. Ba portaleko atian atzia eoten zan… baiño hola! Pilla bat, zapata zaharrez beteta! Zeatik mezetara adibidez… jun behar zenun mezetara, ez? Eta emakume guztik eskun zapatak hartu, eta ttapa-ttapa-ttapa-ttapa, zapata zaharrak jantzita, eta hara jun, eta han galtzerdik jazten, ligakin. Eta zapatak ba… zapata garbik. Zapata normalak, batzuk takoiakin, bestiak takoiyik gabe… Eta portal hartan jantzi, oiñetakuak aldatu eta mezetara… edo Donostira o eozein gauza, ez? “O sea”, pentsa zazu. Eta klaro, ba holaxe zian biriak-ta, ez zian oain bezelakuak, ezta pentsatu´re.
-Abarkarik-eta erabiltzen zan?
-Hombre, nik etxian ibili izandu itut, baiño neretzako ez zian komoduak abarkak, ez, ez, ez. Zeatik askotan juten ziñan… ebiya iten zunian, ez? Eta… abarkak, galtzerdi gabe baldin bazian biñipin, txirrist, buelta ematen zuten, eta, klaro, ebiya sartzen zan barrura, ura… Eta buelta ematen zuten, eta gelditzen ziñan abarkak oiñan gaiñian. Eta bueno, behiñ baiño gehiyotan belarra hola biguña baldin bazeon, oiñutsik igual, ez? Belarretan. Baiño abarkak bai, ibiltzen zian, oain baiño gehiyo; bai, asko, askoz ere gehiyo.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia