Aramaio (Araba)

Behorrak otearekin gobernatzen neguan

Behorrak otearekin gobernatzen neguan Behorrak neguan etxera ekartzen ziren lehen. Otea ereiten zen orduan, neguan behorrak gobernatzeko. Otea biguntzeko apur bat jo, arbiarekin nahastu eta jateko ematen zieten. Salturralden eurek ereindako otadiak izan zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behorrak neguan etxera ekartzen ziren lehen. Otea ereiten zen orduan, neguan behorrak gobernatzeko. Otea biguntzeko apur bat jo, arbiarekin nahastu eta jateko ematen zieten. Salturralden eurek ereindako otadiak izan zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ez hori bakarrik. Hareik bihorrak neguen hona ekarten zien, lehenau edur asko itten euen ta. Ta gaukien holako aska bat, holako bat, otie badakitzu zer dan?
-Bai.
-Otie, otie, lehenau erain itten euein hemen.
-Otia?
-Bihorrendako. Ekarri otie, entzun e? Otie ekarri, e, eta dragatxak esaten die, holako makilla tronko bati ipini askueria moduk zerbait, eztakitzu? Kirtena sartu ta haretxekin holaxe, tiki-taka, tiki-taka, jo eta bihorrai emun. Neguen, manteniuten, urtietan, e? Urtietan!
-Otia jo ez dot entendiu oso ondo. Zetarako joten zeuen otia, bigunketako?
-Bai, bigunketako. Botaten gutsen, arbixa badakitzu zer dan, ezta? Ba arbixe botaten gutsen nahasketako apur bat, eta jaten euien pentsua letxe.
-Otia jo ta bigundu?
-Bigundu.
-Eta… askan.
-Askan.
-Otia ganauak jaten euein?
-Ez, ganauai ez gutsen emuten. Bihorrendako. Bihorrak oin otia basuen, oin be, otia asko jaten dau, e? Oin be, e? Hori gaiñera, otia? Oin gogorra […] baiña hemen goikuak eta? Hola mantenitten dittu neguan bihorrak.
-Eta esan dozu otia erin itten zala bihorrentzako?
-Erain! Otaduixek.
-Bai.
-Ointxe gurien, ointxe galdu da bat. Hemendixe, esan dozu, hori errotie edo, hori zera, hortxe gaiñekaldien dauen zati bat, behetik honaxe bastante goraiño, otia erainddakua zan. Ta ointxe arte ezta galdu, eta ondiok bape egongo dia, e? Pentsauizu zenbat urte eukein horreik otook, e? Eta ezta galdu, ta ointxe arte manteniu da, klaro, gero piñuk sartu gittuan eta piñuak otia jan itten dau. Ta haxe.
-Otia jan eta narra ekarri.
-Bai, hori bai, ta beste bat Uribarri onduen eguen kriston ota saille, handik be ekarten gittun bixkarrien hartuta, e? Otia ebagi, in paketiek, sartu zirixe, zakuaz hartu bixkarrien eta handik hona.
-Bihorrak gobernaitteko.
-Bihorrak gobernetako. Hori egixe da. Eta ez hori bakarrik; ene! Lehenau, lehenau itten gittun astokerixa batzuk!
-Otiak lan asko ez eben emungo soruen, ezta?
-Ez, harek osterantzian ez eukan zera itten.
-Erin eta kitto.
-Harek […] eukitten eben. Ereitten zan, eta gero itten zan, zuk ebagitten zeben neguen ta gero udan ostera urten itteuen.
-Oin basuetan otia kendu ezindda gabiltz.
-Honbre.
-Baso danak abandonauta.
-Ba lehen holan ibltten gitzan gu; gazte denporia hola pasau jaku.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia