Aramaio (Araba)

Behorrak garia jotzen

Behorrak garia jotzen <p>Makinak iritsi aurretik garia nola lotu eta metatzen zuten azaltzen digu. Garia larrainean jotzen zuten, lurrean zabaldu eta behorrei galburuen gainetik pasarazten zieten. Haizea zegoenean, behorrak jotako garia airera botatzen zuten, haizeak lastoa bereiz zezan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Makinak iritsi aurretik garia nola lotu eta metatzen zuten azaltzen digu. Garia larrainean jotzen zuten, lurrean zabaldu eta behorrei galburuen gainetik pasarazten zieten. Haizea zegoenean, behorrak jotako garia airera botatzen zuten, haizeak lastoa bereiz zezan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta makiña horreik etorri aurretik, esan dostazu bihorrakin eta joten zeueilla garixa, ezta? Esplikau egizu zela itten zeuein hori. Esplikau egizu zela ekarten zeuein garixa etxe ondora, eta…
-Ba soruen garixa ebaittakuan horreik farduak itten zienien itten zien metak. Ipintten zien holaxe […] Gora itten zien, gero goixen ittetsen holako zerbat, ta eurixak eta itten bauen eztaixen busti; ha etzan bustitten, eta orduen narrak izaten dira horreik, narrak, luziok; holako bateaz lotu goixe ta han egoten zien hola. Ta gero allegaten zanien joteko sasoie, ekarri eta kamaran ebagi ta itten zien halaxe erretxistuak esaten otsen horreik zerok; hareik ganauai emuteko, atze partie eta buru partie holako zati bat izten zan trilletako; bueno, oin esaten dogu trilletako, baiña orduen bihorrakin apurketako. Ta harekin botaka-botaka-botaka-botaka, zertu.
-Baiña ifintten zittueilla bihorrak, eta eurak euren hankakin apurketan zittueilla?
-Bai, bai. Euren hankakin.
-Iñungo trillo barik?
-Ezebe barik. Euren hankakin.
-Ta zenbat denpora, zela ibiltten zien, zarraun baten edo zela? Zarrauta nunbaitten edo…? Larraiñien edo nun egoten zien? Nun ibiltten zien? Nun itten zeuein hori jote hori?
-Hementxe bertantxe. Hortitxe. Hementxe. Hauxe, hamentxe, oin badau ba hau larraiñ hau? Hortxe.
-Bueno baiña bihorrak ihes ez egitteko eta zarrauta, zeozer zarrauta edo egongo zan ba, ezta?
-A, bai. Zarrauta.[…] eurak ezin lekien hemendik urten iñora. Zarrauta egoten zan hau.
-Zeuek bihorren atzetik…
-Bai, bai. Eta bihorrak gero eukitten gittun hementxe, kortia geuken ba. Hemen euen, hemen behixak eta hemen bestien, bueno hemen behixak eta dana bat. Zera, kortia geuken bihorrak eta eukitteko. […] hemen eukitten gittuen.
-Orduen garixa lurrian bota eta bihorrak gaiñien ibilli eta ibilli bueltaka?
-Bai, bai.
-Eta hola joten zeuein?
-Holaxe joten zien; holaxe ibillita gaz gu.
-Eta gero hori, klaro, galbaan edo pasau in bihar, ezta?
-A, bai. Lehenau garbiketen zien haiziaz be bai. Leheningotan haiziez, baiña gero makiña bat argittu zan haizia emuten otsena, eta hareaz garbiketen zien.
-Eta haize-errotia ez euenien, eskuz edo galbaan edo zela itten zeuein?
-Haiziaz. Haizia dauenien inddartsu, da, gora bota ta haiziak eruen itten eben dana. Eta garixa etorten da behera. Holan, eta gero galbaiakin, haundixena kendu eta holaxen.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia