Aramaio (Araba)

Gariaren lanak asko aldatu dira

Gariaren lanak asko aldatu dira <p>Garia igitaiz ebakitzen zen, eta ilunkaran garia lotzen zeudela arrosarioa errezatzen zuten. Patxiren aitak garia ebaki eta lotzeko, idiekin tiratzekoa zen makina erosi zuen. Geroago, auzotarren artean gari-jotzaile makina erosi zuten, garia jo eta lastoa ganbarara jasotzen zuena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia igitaiz ebakitzen zen, eta ilunkaran garia lotzen zeudela arrosarioa errezatzen zuten. Patxiren aitak garia ebaki eta lotzeko, idiekin tiratzekoa zen makina erosi zuen. Geroago, auzotarren artean gari-jotzaile makina erosi zuten, garia jo eta lastoa ganbarara jasotzen zuena.

Transkripzioa

-Hamen garixa eta ebaten zeueñien, garixa, ba, artua be soruetan artua be euko zeuein, ezta?
-Orduen? Bai. Sail batzuk garixe eta beste batzuk artue. Soruek, […] hau, bestie, soruek.
-Eta garixa ebaten zeueñien… zela zan, garixa ebagi, jo ta lan horreik?
-Ba garixe ebaitten geben dana eskuz, igitixaz. Gero, egunez ebaitten eta gero lotu itten zien, garixaz beraz, e? Korapil bat indda. Ha lotzen dabillen denporan, aittajuna difuntuak eta, erresarixua errezau, egunero; holan ibiltten giñan.
-Soruen garixa lotzen eta errosarixua errezaitten?
-Bai, bai, erresarixua errezau egunero, etxien ezpazan han lotzen gabitzenien.
-Soruen nok errezaitten eben ba? Nok esaten eben errosarixua?
-Aittaittek. Klaro. Aittaittek itten auen. Ta hareik itten dauen moduen, Santamaria bateri eta bestiak bestaldera kontestau, holaxen itten zan. Ta gero ba, gero hortik gure aitte zanak ba bastante zera zan, ta erosi euen zer bat, segadorie eta atadoria, garixa ibiltteko. […] bestela danak galdu itten ziela, ta adelantua hortik hasi zan. Ta gero haren ostetik lelengoko zera, tiradorie, erosi euen auzuen. Juntau zien horrenbesteko bat, ta makiñista itten euen nire aitta zanak, itten auen makiñista. Ta horrek, lehen esan dotsutena, horreik bihorrakin, horreik eta tiraketiok eta horreik danok, haretxek kendu zittun danak. Ta harek itten euena, makiñiek, jo garixe eta lastue kamarara jaso, dana itten auen bat. Ifintten autsen tubuok eta da, baserririk baserri. Holan ibilli zan ba urtietan, aitta difuntua.
-Eta esan dozu makiña bat ebateko eta lotzeko, bixak. Hori zer zan, idixakin tiratutakua edo…?
-Bai, bai, idixekin ebalten zan, idixekin. Idixekin ebalitta.
-Horrek ebagi eta lotu itten zittun?
-Bai, ebagi eta lotu itten zittun. Oin, ha bestien moduko tamañukuak, […] haunditxuaua, baiña lotu itten zittuan. Gero horren ostetik etorri zien horreik, segadore zera, eta aumentauaz juan zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia