Gariaren lanak asko aldatu dira<p>Garia igitaiz ebakitzen zen, eta ilunkaran garia lotzen zeudela arrosarioa errezatzen zuten. Patxiren aitak garia ebaki eta lotzeko, idiekin tiratzekoa zen makina erosi zuen. Geroago, auzotarren artean gari-jotzaile makina erosi zuten, garia jo eta lastoa ganbarara jasotzen zuena.</p>