Bergara (Gipuzkoa)

Zintzarrien erabilera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zintzarriak. Udazkenean kendu egiten zaizkie. Klase asko. Dunba, pixka bat handiagoa. Ardiak harrotu egiten dira ikusten dituztenean, badakite mendira irten behar dutela. Ardi guztiei ez zaie ipintzen. Zintzarrien soinuarengatik ere ezagutzen da artaldea.

Transkripzioa

- Gero, zure ardixak intxarrixak edo euki izan dabe?
- Bo, beti! Intxarrixak... Intxarrixak udazkenian, ba, kendu eitten jakuen. Batzuk; batzuk laga, beste batzuk kendu. Udaberrixan mendira juan bihar danian ipiñi, dunbak eta.
- Klase ezberdiñak daoz. Dunbia zelakua da, haundixa, ezta?
- Dunbia haundixa! Dunbia, ba, hau, pixkat tripia ta muturra estua eukitzen dabena dunbia. Ardixak [ba, harek] ipinittakuan, ba, harrotu eitten dia, igartzen dotse mendira juan bihar dabena.
- Ta zenbati ipintzen jakue?
- Guk hamaika edo eukitzen giñuzen intxarrixakin. Hori, ba, zenbat gustatzen jakon bakotxari.
- Ta intxarrixak, egongo die haundixauak ta txikixauak eta...
- Bai, bai, klase asko dao. Klasetan ez dozue ikusten intxarrixak? Klasetara ez zate faten [ferixak pasatzera] ta?
- Bai.
- Han egoten dia ba klasiak. Elgetan bat intxarri saltzaillia! Ta dauka intxarrixa, eruaten dau... Bueno! Hau [eskatzeko...] Berrehun intxarri igual ipiñiko dittu plazan! Zumarragara faten bazate han ikusiko dozuez.
- Ta zeintzuk dia onauak intxarrixak ala dunbak?
- Ba, dunbak pisu haundixa dauke, haundixak dia. Ba, pastorieri gustau eitten jakue, ardixak, ba, dunbian zera entzuteko. Intxarrixak fiñauak dia, ba, intxarrixa txikixaua, ariñaua da. Dunbia, ba, gutxittu ein da; oin intxarrixa gehixao.
- Orduan, errebaño baten, esan dozu, hamaika batek edo?
- Bai, guk hamaika [...], baiña noberan intxarrixa ardixak ezautu eitten dabe, noberan kuadrillakua bada, ardixak... Ta noberak be bai. Zuretako igualak izengo dia danak, baiña pastore dabillenandako ez. [Esango dau]: "Han! Gure ardixak han! Bestia. Han dabil bestia. Han dabil bestia". Musikuan sonidua moduan da hori. Gaur, ba, [... urtian] zertuta, galduta, baiña igarten jako urrin. Gabaz be bai. [Gabian ardixa ez da...] Intxarrixakin, "han dao".
- Baiña gero etxera ekarrittakuan kendu eitten jakue, ezta?
- Bai, udazkenian alperrik izaten da, hamen etxealdian zelaittan da ibiltzeko, ba, ez dau faltarik eitten harek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia