Elorrio (Bizkaia)

Uda sasoian elur-eskaera handia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-043-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elurzuloa betetzearen lanak. Uda sasoian elur-eskaera handia zegoen tabernetarako...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bonbero horrek e, ekartzen zittuen berak e esan dozu lau-bost gizon?
- Bai lau edo bost gizon ekartzen zittuen…
- Eta horrek e zer zeuzkan e jornalian edo eukiko zittuan?
- Bai e jornala pagetan otsen. Ba esaten otsen ba “emongo dotsuet jornala”. Orduen jornal txikixek izeten zien gero, e?
- Ez za akordauko zenbat, ezta?
- Zenbat? Orduen e egun guztirako bost bost pezeta asko izengo zan. E egunien egunera hori bihar hori eitten eben denporan egunien, eguna paseten eben e igual, ezta? Zeaittik bola asko ein biher izeten zan. Ta ba bueno bueno eguna total ez baiña nahastu eitten eben behintzat eguna, ta harek esango otsen bueno ba “etorten bazaie ta hoixe eitten bou [badou], ba emongo dotsuet honenbesteko bat”. Gehixen be bost pezeta emongo otsen, gehixau ez, zeaittik orduen ez zan irebazten diruik. Fabriketan bez ta iñun bez, danik eta ofizialik onena izenda be, danik eta ofizialik onena, esate baterako, arotzan, nahi argiñan, nahi… Honen aitteitta… Esatia gure izen dot. Ba gero ba Bonberok itxuria ondo urteten eban, udia, udako denporia allegeten zanien ta beruek haundixak ta jentiek gure izeten eban tabernetarako ta ba, ardaua freskua eukitteko, edo bakizu, freskuria. Oin e zera egoten da, oin zelan, oin e beste modu baten arregleten die, ezta?
- Bai, frigorifikuek daoz, ta neberak.
- Frigorifikuak, neberak, frigorifikuak. Geuk be hamen daukou esate baterako hemen gauzak fresko-fresko edarki eukitten dittu. Hamen, frigorifikua ba hemen gauzak ondo konserbeten zatzuz. Neberia ta horrek danok baiña, badaukou, baiña, orduen ez zeuen holako adelantoik.
- Ez ba. Paulina, eta ha gaiñeko txaboliak e ze ze harri zeaukan, harrizkua zan?
- Bai, harrixa, harrixa.
- Ha be harrixa zan.
- Bai bai harrixe, ta gero teillia gaiñien.
- Gero teillia.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia