Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautz lehen eta orain

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-119-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herria asko aldatu da lehendik hona. Lehen dena baratzeak eta ganaduak ziren.

Transkripzioa

- Herria asko aldatu al da handikan honera?
- A, bai, ene! Horixe bai, horixe bai. Zeatikan leno, esate bateako, Zarauzko herriya zan dana baratzak, zoluak eta holako modukuak. Goatzen naiz Makatsaneko etxe hortan ikuillu handi zamarra zakaen, eta ganauak, eta baita Pipaseneko deitzen ziyoeko etxian’e ganauak zezkaen. Beste batzutan eoten zian txerriyak, ta Mixerikordiko aurrian, aska haundi bat egoten zan urakin; ta kalez kalez, bueno, kale asko ez, baiña zaben kaliak behintzat danak ura eratea hara eramaten zituen, oseake danak etortzen zian jun ta etorri, han ura eran, ta atzea ukuillura.

Egilea(k): Gorka Aierbe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia