Elgeta (Gipuzkoa)

Aita arotza; etxegintzan ere jarduten zuen

Aita arotza; etxegintzan ere jarduten zuen Aita arotza zen. Etxegintzan eta baserriko tresnak egiten jarduten zuten. Amaren zereginak. Baserrietan dirurik ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita arotza zen. Etxegintzan eta baserriko tresnak egiten jarduten zuten. Amaren zereginak. Baserrietan dirurik ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umetan, basarrixan-eta...
- Baserrixan jolas pilla bat.
- Eitten zenduezen? Aitta, esan dozu, arotza zala...
- Aitta arotza zan, bai.
- Ama basarrixan.
- Ama baserrixan. Baiña aittak be, arotza, baiña ez zan... ibiltzen zan, holan, baserriko arreglutxuak-eta eitten, ezta? Baiña, ostian, etxeko zerak eitten zittuan. Eitten zittuan sillak, eitten zittuan bankuak, eitten zittuan banastak, konpontzen zittuan baztarrak, eitten zeban teillatua arreglau... Aitta. Aitta oso...
- Eta ze ibiltzen zan, orduan, etxegiñian? Pixkat, ba, basarrixetan...
- Bai, baserrixetan. Deitzen bazotsen, ba, orduko arregluak izeten zian ganauen jateko askak-eta ifiñi ta holakotxe gauzak eitten. Baserriko trastetxuak konpontzen. Ta ibiltzen zan hortan be. Aitta maniosua zan, oso maniosua zan. Bai.
- Eta ama? Basarriko...
- Amak baserriko lanak. Soluan ta... Aittak be bai soluan ta danian, e? Baiña hamar ume daukazenak zenbat lan eingo dau soluan? Haren jatorduak preparau, ta harei galtzetiñak ein, ta haren erropak konpondu ta txikixakin haundixa ein ta haundixakin txikixa ein... Nahikua zeregin eukiko zeban harek danak tapatzen. Ta diru gutxi. Ta dirurik... eske, baserrixan ez zeuan dirurik. Mantentzeko lain. Ta txahaltxo bat noiz edo noiz saldu, txahaltxo bat, ta haretxekin, ba, onbre, zulotxuak tapau ta ogixa gehixao erosi... Etxian ezin hartu danendako lain ogi be; erosi ein bihar pare bat hillabetian. Ogixa erosi egin bihar kanpuan. Ogixa ta ardaua ta olixua ta txokolatia ta gauza asko dare erosteko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia